Warning: Parameter 1 to modDimensionMenuHelper::buildXML() expected to be a reference, value given in /home/bgt98th/domains/bilbaobbklive.com/public_html/2009/libraries/joomla/cache/handler/callback.php on line 99
KAISER CHIEFS: "‘OFF WITH THEIR HEADS’ SOINU EZBERDINA DAUKA

Talde batek gauza berriak sortzea pentsatu egin behar du denbora guztian. Kontrakoak ez dauka inolako zentzurik” hauxe da Nick Hodgsonek, Kaiser Chiefsen Bateria-jolea eta konpositoreak uste duena. Gauza da, bere azken diskoa “Off With Their Heads” (Universal) 2008an argitaratuta, aurrekoaren urte batera atera zela. Hasierako ideia ez zen disko oso bat grabatzea baizik eta Ep bat egitea, hurrengoa modu naturalean atera zen. “Diskoaren lehenengo singlea izan den ‘Never Missed A Beat’ grabatzen geunden eta ideak sortuz joan ziren. Eta hauekin batera abesti berriak ere, geroago disko oso baterako balio zutenak. Presio barik heldu zen, ez geneukan egiteko inolako asmorik. ‘Freskotasun’ hitza grabazioetan gehien errepikatu dena izan da”.

Era honetan diskoa estudioan garatu egin da. “Letrak estudioan egitera ere heldu ginen. Aurrekoetan material osoa prest genukan grabatzera sartu baino lehen. Ona izan zen produktoreek parte hartzea eta ‘hori ondo dago, hori ez’ esatea”.

“Off With Their Heads” diskorako atzean utzi dute bere aurreko lanetako produktorea, Stephen Street, eta Mark Ronsonekin lan egin dute (Amy Winehouse, Lily Allen eta The Rumble Strips-en disko berria). “Mark aukeratu genuen batez ere berak gu deitu gintuelako. Grabazio saioetako girora primeran moldatu zen eta soinu bikaina lortu zuen. Erreza da ikustea ‘Off With Their Heads’ soinu ezberdina daukala ‘Employment’ eta ‘Yours Truly, Angry Mob’-ekin konparatuz. Bera komentario oso onak egiten ari da diskoari buruz irakurri ditugun elkarrizketan, asko pozten gaituena”.

Hemen “You Want History”-ren bideoa ikus dezakegu, temas de “Off With Their Heads” diskoaren abestia. Bideoa ikusi.

Elkarrizketa irakurri.