BASEMENT JAXX Basement Jaxx, Felix Buxton eta Simon Ratcliffe osatzen duten britainiar bikote bat da, 90 hamarkadaren bukaeran ezaguna bihurtu zena. Bikotea 1994ean hasi zen Brixtonen, Londreseko hegoaldean. 1999an “Remedy”, bere lehenengo diskoa, kaleratu zuten, "Red Alert" edo "Rendez Vu" bezalako abestiak biltzen dituena. Pop musika eta dantzarako pista gehien lotu duen elektronikako bikote honek momentu guztiz emankor batean dago, bere bosgarren lana argitaratzeko prest baitute, “Scars” izenekoa. “Romeo” edo “Oh My Gosh” bezalako klasikoen sortzaileak, Basement Jaxx, hiru urte zeramaten disko berririk argitaratu gabe eta orain bueltan daude lan berri bat eskaintzeko estilo nahasketaz beteta eta betiko helburuarekin: festa.
www.basementjaxx.co.uk
|