Bilbao BBK Live: bigarren egun zirraragarri hau laburbiltzeko 10 momentu paregabe
Grace Jones, Underworld, Khruangbin, Meute, Parcels, Ezra Collective eta Overmono izan dira altxorrez eta une gogoangarriz jositako kartelaren buru
Atzo jaialdiari hasiera eman ostean, Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetako bigarren eguna izan da gaur. Zuzeneko musikak sorrarazitako emozioak bizi izan ditugu gaur ere, parekorik ez duen toki batean, Kobetamendin.
BIGARREN EGUNEKO 10 MOMENTU PAREGABE:
1 Grace Jones ikonikoa, azkenean Bilbao BBK Live jaialdian. Hirurogeita hamarreko hamarkada amaierako dantza-musikaren mugarri da eta edizio honetako publikoak gehien itxarondako emanaldietako bat izan da berea.
Grace Jones (Argazkia: David Recio)
2 MEUTE taldearen elektrotxarangari esker, dibertsioa bermatuta dago beti. Hanburgoko hamaika musikari hauen energiak hipnosi-egoerara darama publikoa eta ezinezkoa da taldearen erritmora dantzan egiteari uztea.
MEUTE (Argazkia: Blame Photography)
3 María José Llergo, flamenkoaren abangoardian, Ultrabelleza albuma aurkezten.
María José Llergo (Argazkia: Aliron Studio)
4 Jai-giroa Bilboko kaleetan zehar, Bereziak ekimenarekin. San Miguel Areatzako eszenatokian Parquesvr eta La Habitación Roja izan dira, St. Petroni Albiako Lorategiak eszenatokian Chancha Vía Circuito eta Repion, eta Vueling Isozaki Dorreak eszenatokian Kyne eta Oddliquor, Bereziak ekimenaren baitan. Doako kontzertu horiek Kobetamenditik haratago eraman dute esperientzia musikala, Fundación Industrias Creativas-ek bultzatuta, Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera.
Bereziak
5 Murgilketa are inguratzaileagoa da Basoan. Esperientzia paregabea da baso magiko honetan musikarekiko konexioa sentitzea. Gaurkoan Jennifer Cardini, Marcel Dettmann, Ogazón, DJRum eta DJ Gostoso B2B Senda Fatal artisten setak izan dira bertan.
Basoa
6 Albert Pla abeslariaren sekulako zuzenekoa, bere Rumbagenarios ikuskizunarekin. Koreografia, proiekzioak eta The Surprise Band bertutetsua, artista katalanaren sormen amaigabearekin konbinatuta.
Albert Pla (Argazkia: Silvia Maidagan)
7 Ezezez, Silitia eta S T R talde euskaldunek publikoarekin izandako konexioari esker, akolito berriak gehitu zaizkio jarraitzaile talde leialari.
Ezezez (Argazkia: Blame Photography)
8 Artista gazteen proposamen berritzaileak: Ralphie Choo, Rosalíaren tankerako artistak jarraitzaile dituena eta Pitchfork bezalakoetan arrakasta izugarria izaten ari dena.
Ralphie Choo (Argazkia: Aliron Studio)
9 Hip hop, soul eta jazz musika, Jordan Rakei artistaren musika elektronikoarekin fusionatuta, zuzeneko hunkigarri eta instrospektiboa eratuz.
Jordan Rakei (Argazkia: Aliron Studio)
10 Khruangbin taldearen bidaia lisergikoa eta Parcels taldearen kontzertuan egindako dantzak. Jendetza batu da emanaldi bietan.
Khruangbin (Argazkia: David Recio)
Bihar, larunbatez, jaialdiak aurrera jarraituko du. Bereziak ekimenaren baitako programazioa izango da hirian eta ostean, Kobetamendin, izar asko izango ditugu, hala nola Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname, El Columpio Asesino, Lewis OfMan, Slowdive, CHALK, Kiasmos eta Alcalá Norte. Jaialdiari itxiera ikusgarria emango diogu Bitxeandoren eskutik, Bilboko tardeo indie arrakastatsuena. Haien amabitxi Inés Hernand izango da buruan, Daniless DJ eta sortzailearekin batera, eta David Van Bylen izango dute ondoan, bere ezinezko nahasketak eginez. Ezin dugu John Talabot artistaren agurra ahaztu, funtsezko figura izan baita jaialdiaren amaierako ekitaldietan. Aurten, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Basoa gunera, Europako dantza-pista bereziena eta inguratzaileena bihurtzeko asmoz.