Bilbao BBK Live nueva edición

DENA PREST BILBAO BBK LIVE JAIALDIAREN AURTENGO EDIZIOAN 100 ARTISTA BAINO GEHIAGO BILTZEKO KOBETAMENDIN ETA BILBON

Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino taldeak tartean, 100dik gora artista arituko dira zuzenean, beste urte batez Bilbo nazioarteko kulturaren erdigunean jarriko duen jaialdian

Bereziak ekimenean guztiontzako moduko artistak arituko dira, doan: Martin Urrutia, La Habitación Roja, Barry B, Nudozurdo eta beste talde asko igoko dira hiriaren erdialdean kokatuko diren 4 agertokietara

Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko Informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean eta aplikazioan

Duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ kanpaina bultzatuz

Dena prest dago Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko edizio honi hasiera emateko; uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da, eta 100 artista baino ikusteko aukera izango dugu hirian eta mendialdean kokatutako agertokietan. Goi-mailako izenak, hala nola Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino bildu ditugu musika zuzenean jotzeko Kobetamendiko natura-ingurunean.

Bilbao BBK Live nazioarteko ekitalditzat har dezakegu jada, eta esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen ditu hiru egunetan: musika ona, askotariko publikoa eta dibertsioa naturagune paregabe batean; hori guztia munduko gastronomia onenarekin onduta.

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN

Bilbao BBK Live jaialdiaren hasierako egunean musikaren legenda handiak arituko dira, hala nola Massive Attack, The Prodigy, Air Moon Safari album klasikoa jotzen– edo Los Planetas taldea, Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen.Horietaz gain, izen interesgarri bezain askotarikoak ekarriko ditugu: Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Shygirl presents Club Shy, Orbit, Mezerg edo NewDad. Estatuko lineupari dagokionez, stivijoes promesa gaztea, Dharmacidemadrildar shoegazearen itxaropena, edo pop leloetan adituak diren El Buen Hijo aipatuko ditugu. Eguna osatzeko, Nunatak, Martín de Marte, Nexo MalitoALTA sortzailearekin batera– eta CRRDR proiektuak izango ditugu ikusgai.

Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones artista ikonikoa izango da. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena. Harekin batera, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Daniela Pes, Ezra Collective edo MEUTE ere bigarren egunean arituko dira. Halaber, Albert Pla polifazetikoa, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, María José Llergoren ultraedertasuna, Ralphie Chooren pop esperimentala eta Samantha Hudsoncelebrity, abeslari eta performera, Oro Jondo eta Parkineos izango ditugu gure artean. Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

Larunbaterako espero ditugu Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak, azken hori agur-biran. Guztion gozagarri arituko dira, era berean, Lewis OfMan frantziarra bere pop elektroniko dotorearekin, Slowdive ezinbestekoak, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile diren CHALK,  Kiasmos islandiarren ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua, eta Good Neighbours biralak. Estatuko artisten zerrendan daude mundu guztiaren ahotan dagoen rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua, Mujeres taldearen garage doinuak, Boye bartzelonarra eta Oki Moki euskaldunak. Gainera, ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena,  Ines Hernand buru duela Daniless DJ taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA

Elektronikaren magia Basoaren bihotzera eramango dugu, espazioa antolatzeko modu berezi bati esker; izan ere, biribilean jarriko baita jendea, soinuak inguratuta. Aurtengo berrikuntza DJ kabina izango da: biribilaren erdian kokatuko dugu, 360º-ko esperientzia bizi ahal izateko. Basoan proposamen sendoa izango dugu, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean, DJ Tennis, Cormac eta Ketiov, baita Sofía Kourtesis eta Neska ere. Ostiralean, Marcel Dettmann, Djrum, Ogazón, Jennifer Cardini, eta DJ Gostoso b2b Senda Fatal bikoa. Larunbatean, bukatzeko, Nicola Cruz, Niki Lauda, Budino eta Gabrielle Kwarteng. John Talabot funtsezko figura izan da jaialdiaren amaierako ekitaldietan; aurten, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, Europako dantza-pista bereziena eta inguratzaileena bihurtzeko asmoz.

LASAI. DANTZA GELDOAK BILBORA BEGIRA

Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo  mantso baina intentsitate bizien maisuekin gozatu nahi dutenen agertoki eta bilgune nagusi bihurtu da. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestatu du programazioa, eta abangoardiako soinuak ekarriko ditu Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian artisten eskutik. Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen segidako hirugarren aldiz (aurreko set horietan izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, Lucient kitzikagarria, Toni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean, Berlinen bizi den  JASSS artista asturiarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena hosteatzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Nazarekin batera.

AKELARRE. MUSIKA KANPINERA ERE IRITSIKO DA

Bihar, asteazkena, Akelarrea hasiko da Bilbao BBK Live jaialdiko kanpinean, hedonismo, natura, basoa eta club doinuak ospatzeko jaia antolatuko baitugu Dinamarca, Alai eta Gelarekin. Gainerako egunetan, Akelarrearen programazioa gitarrei eta melodiei erreparatzen hasiko da eta, gero, eremu elektronikoetarantz bideratuko da, arratsalde eta gau partean etorriko denaren aurrekari, honako hauei esker: Parquesvr DJ Set, Clock Poets, Lamia Mari, Alex Curreya, Beltranz, Derek V. Bulcke, Bea Fernandes, Elena Barker eta Drummie.

BEREZIAK, BILBAO BBK LIVE HIRIAN

2011. urteaz geroztik, Bereziak ekimenaren barruan doako kontzertuak antolatu dira Bilbo erdialdeko hainbat tokitan, musika-esperientzia Kobetamenditik haratago irits dadin. Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera sustatzen duen proiektu honen bitartez, musika, kultura eta aniztasuna indartu nahi dira, aldaketa sozialaren nahiz partaidetza komunitarioaren katalizatzaile bihurtze aldera. Bereziak programazioa ostegunean hasiko da: uztailaren 11n Martin Urrutia BBK Salaren kanpoaldean arituko da, eta ostirala 12an eta larunbata 13an, berriz, Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza izango dira jardueren kokaleku, bingo musikatu batekin.

Ostirala 12 egun eklektikoa izango da: Chancha vía Circuito-ren elektronika latinoamerikarra, Kyne eta Oddliquor-en R&Ba, eta La Habitación Roja, Parquesvr eta Repion-en indie-musika. Larunbata 13an, aldiz, Nudozurdo-ren itzulera izango dugu, Morreo-ren pop elektronikoa , Lisasinson riot girlak , Samuraï-ren pop-punka, eta Barry B eta Teo Lucadamo-ren errimak. Bereziak ekimenari esker, Bilbo erdialdea gune musikal zirraragarri bihurtuko da guztiontzat, tokiko komunitatearen aberasgarri.

Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen dizkizu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez. Jaialdira datozen pertsona guztiek jaialdiko eskumuturrekoa erakutsi eta abantailak baliatu ahal izango dituzten puntu guztiak biltzen dira ekimen honetan. Informazio guztia aurkituko duzu jaialdiaren webgunean.

ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK

Badakigu, jada, artisten ordutegiak zeintzuk izango diren eta agertokietan nola banatuko diren; jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Astelehenean eta asteartean (uztailak 8 eta 9) sarreraren ordez eskumuturrekoak jasotzeko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara bitarte. Bai San Mamesen, bai BEC! aretoan, ordutegia honako hau izango da:  asteazkena, uztailaren 10etik hasi eta larunbata, uztailaren 13ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Jaialdiaren eremuan EZIN IZANGO DA sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, eta jaialdiko autobusetan EZIN IZANGO DA sartu eskumuturrekorik gabe.

Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, hirugarren urtez, autobus-zerbitzua antolatu dugu aurten ere, aurrez erreserba eginda. Jaialdiaren egun bakoitzean, Felipe Serrate kaletik abiatuko da autobusa, San Mames ondoan, 16:00etatik 22:00etara arte, 10 minututik behin. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu.

Autobusen anezka-zerbitzua ere eskainiko dugu, doan, esparrura joan eta handik itzultzeko. Betiko lez, autobusak Barakaldoko BEC!-etik abiatuko dira, Ansioko metro-geltokiaren ondoan –aparkatzeko 3.500 toki izango dira prest–, baita San Mames ingurutik ere, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean. Autobusak etenik gabe arituko dira lanean uztailaren 10eko (asteazkena) 12:00etatik uztailaren 14ko (igandea) 15:00ak arte; zerbitzuaren maiztasuna aldakorra izango da, eskaeraren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiko egun guztietan, gutxi gorabehera 16:00etatik aurrera, Beyena fabrika zenaren inguruan geratuko dira autobusak eta, handik, oinezko egin beharko ditu jendeak jaialdiaren eremura dauden 800 metroak.

Era berean, programatutako kontzertuak bukatutakoan anezka-zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. Beyena pareko geltokitik, hesitutako guneetan egon beharko da zain Basurtu-San Mamesera edo BECera doazen autobusak hartzeko. Halaber, kanpistek ere autobusak izango dituzte kanpinera joateko, asteazkena uztailaren 10etik hasita,eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan, 24 orduz, bi kontzertu-eremuta joateko, bai kanpinera itzultzeko

BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA

Bilbao BBK Live erreferente da jasangarritasunaren arloan, eta, edizioz edizio, ekitaldiak ingurumenean duen eragina murriztea eta gizartean, kulturan eta ekonomian duen eragin positiboa areagotzea ditu xede. Bilbao BBK Live jaialdian garapen jasangarria dugu hizpide, jasangarri izatea ez baita berez helburutzat hartu behar, baizik eta etengabeko lan iraunkortzat, aldea markatzeko eta benetako aldaketa lortzeko munduan jaialdia osatzen duten pertsona guztien bitartez (partnerak, publikoa, bezeroak, artistak, hornitzaileak, GKEak, gizarte zibila, ikastetxeak, sektore pribatua…). Zentzu horretan, honako neurri hauek abiarazi ditugu berrikuntzaren, sormenaren, horizontaltasunaren, baterako sorkuntzaren, gizarteratzearen eta parekidetasunaren ikuspegitik:

PLASTIKOA DESAGERRARAZTEA:

Nagusia agertokiak egurrezko forramendua izango du. San Miguel agertokia ezkata itxurako konposizio batekin apainduko da, baga eta algaz egindako biomaterial batean. Banan-banan eginda, ia 100 m2-ko azalera hartzen dute. Ezkatak fabrikatzeko prozesuak zero hondakina sortzen du, eta karbono-aztarna positiboa uzten du. Txiki agertokiaren aurrealdea Karrantzako ardiaren artilearekin egingo da, 0 Km-ko material naturalen erabilera azpimarratuz eta orain dela gutxi arte hondakintzat hartzen zen material hori garatzen lagunduz. Artile honekin, jaialdia amaitutakoan, hainbat jantzi egingo dira.

BALORE ESPAZIOA:

Aurten, Bilbao BBK Live jaialdian leku berezi bat izango dugu: hazi moduko espazio, puntu, gune jasangarri, seguru, sozial eta xedez beteriko bat, ekitaldiak irauten duen bitartean martxan egongo dena, jaialdiak ingurumenarekin eta gizartearekin lotura duten kausekiko hartua duen konpromiso irmoari balioa emateko eta horri buruzko informazioa lortzeko. BALORE espazioan hainbat informazio-puntu bilduko dira:

– Puntu MOREA, jazarpen-egoerak eta indarkeria sexista salatzeko eta prebenitzeko.

– ORTZADAR puntua, Bilbao BBK Live jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoari buruz.

– Puntu BERDEA, jaialdiak hartzen dituen ingurumen-neurriei buruz. – Puntu SOZIALA, Last Tour enpresaren BCorp ziurtapenari buruz, eta jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtapena lortzeko egiten duen lanari buruz.

JAIALDI SEGURU ETA PAREKIDEA, ERASO SEXISTARIK GABE

2017az geroztik, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2024. urte honetako mezua ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ da, eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.

BILBAO BBK LIVE
2024ko uztailak 11, 12, 13
Kobetamendi, Bilbo
 
OSTEGUNA 11
 
Bereziak
BBK Sala
13:00 MARTIN URRUTIA
 
Kobetamendi
Nagusia
18:25 STIVIJOES
20:25 SEN SENRA
23:00 MASSIVE ATTACK
02:00 THE PRODIGY
 
San Miguel
17:45 DHARMACIDE
19:15 SHINOVA
21:35 AIR play ‘Moon Safari’
00:50 LOS PLANETAS ‘Super 8’ lanaren 30. urteurrena ospatzen
03:35 FOLAMOUR (A/V)
 
Beefeater
17:30 MARTÍN DE MARTE
19:20 QUERALT LAHOZ
21:55 JIMENA AMARILLO
00:55 MEZERG
03:30 NEXO MALITO honako hauekin: CRRDR + ALTA
 
Txiki
18:25 NEWDAD
20:30 CYMANDE
23:10 DEATH FROM ABOVE 1979
02:10 SHYGIRL presents Club Shy
 
Firestone
17:45 EL BUEN HIJO
19:25 ORBIT
22:00 NUNATAK
 
Basoa
17:00 NESKA
19:30 KETIOV
22:00 SOFIA KOURTESIS dj set
00:30 CORMAC
03:00 DJ TENNIS
 
Lasai
Curated by RINSE FM
19:00 THRISTIAN
20:30 BEN HAUKE
22:00 YAW EVANS
23:30 ALETHA
01:00 FACTA & K-LONE
03:00 FYI ROBYN
 
OSTIRALA 12
 
Bereziak
San Miguel Areatza
12:15 PARQUESVR
13:45 LA HABITACIÓN ROJA
15:00 BINGO MUSIKATUA
 
St. Petroni Albiako lorategiak
13:00 CHANCHA VÍA CIRCUITO
14:30 REPION
 
Vueling Isozaki dorreak
14:00 KYNE
15:30 ODDLIQUOR
 
Kobetamendi
Nagusia
18:30 MELENAS
20:20 KHRUANGBIN
22:40 GRACE JONES
01:30 UNDERWORLD
 
San Miguel
17:35 EZEZEZ
19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO
21:30 PARCELS
00:05 MEUTE
02:50 OVERMONO
 
Beefeater
17:30 SILITIA
19:25 STANDSTILL
21:35 ALBERT PLA ‘Rumbagenarios’
00:25 RALPHIE CHOO
03:00 SAMANTHA HUDSON
04:10 ORO JONDO
05:30 PARKINEOS
 
Txiki
18:30 KARAVANA
20:50 JORDAN RAKEI
23:00 EZRA COLLECTIVE
01:45 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
 
Firestone
18:00 STR
20:00 DANIELA PES
22:05 AIKO EL GRUPO
 
Basoa
17:00 DJ GOSTOSO B2B SENDA FATAL
19:30 OGAZÓN
22:00 DJRUM
01:00 JENNIFER CARDINI
04:00 MARCEL DETTMANN
 
Lasai
19:00 TONI BASS
21:00 MIGUEL AGNES
23:00 XAMANA JONES
01:00 BALDMAN
03:00 LUCIENT
 
LARUNBATA 13
 
Bereziak
San Miguel Areatza
12:15 TEO LUCADAMO
13:45 BARRY B
15:00 BINGO MUSIKATUA
 
St. Petroni Albiako lorategiak
13:00 LISASINSON
14:30 NUDOZURDO
 
Vueling Isozaki dorreak
14:00 MORREO
15:30 SAMURAÏ
 
 
Kobetamendi
Nagusia
18:25 ALCALÁ NORTE
20:15 EL COLUMPIO ASESINO
22:35 JUNGLE
01:30 ARCADE FIRE
 
San Miguel
17:40 AIRU
19:20 ZEA MAYS
21:20 SLOWDIVE
00:15 KIASMOS
03:05 FLOATING POINTS
 
Beefeater
17:30 OKI MOKI
21:30 LOS BITCHOS
21:30 LEWIS OFMAN
00:30 ALVVAYS
03:10 NERVE AGENT
04:30 BITXEANDO honako hauekin: INÉS HERNAND + DANILESS + DAVID VAN BYLEN
 
Txiki
18:30 GOOD NEIGHBOURS
20:30 MULATU ASTATKE
23:20 NONAME
01:45 MUJERES
 
Firestone
17:45 BOYE
19:35 ALBA MORENA
22:00 CHALK
 
Basoa
17:00 NIKI LAUDA
19:30 GABRIELLE KWARTENG
22:00 BUDINO
01:00 NICOLA CRUZ
04:00 JOHN TALABOT
 
Lasai
Curated by JASSS
19:00 NATHAN MICAY
21:30 LYDO
00:00 NAZAR
02:00 JASSS
 
Salmenta orokorra
BONUA 175€
Eguneko sarrerak 75€
Kanpina 4 gau: 25€
 
Salmenta hemen: sarreren orria eta Fever Up
#bilbaobbklive