Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioko lehen eguna magikoa izan da
Massive Attack, The Prodigy, Air eta Sen Senra taldeen emanaldiak gailendu dira gaurko proposamen artistikoan
Bilbao BBK Live jaialdiak gaur inauguratu du 2024ko edizioa. Urtebetez zain egon ostean, jaialdiko publikoarekin berriko elkartzea magikoa izan da. Massive Attack, mito bihurtzera iritsi den eta trip hop generoaren sortzaile den taldeak, eta The Prodigy, Keith Flint hil ostetik Kobetamendira lehen aldiz bueltatu den taldeak, Maxim Reality eta Liam Howlett musikariek jaia doazen leku guztietara daramatela eta sasoi onean daudela erakutsiz, eguneko momenturik gailenetako bi markatu dituzte. Hala ere, beste hainbat ere egon dira:
LEHEN EGUNEKO 10 MOMENTU PAREGABE:
1 Martin Urrutiaren doako emanaldiak arrakasta handia izan du. BBK Salaren aurrean izan da, Bereziak ekimenaren irekieran. Hainbat eta hainbat jarraitzaile batu dira bertan eta momentu hartan Bilboko Kale Nagusitik zebilen jende ugari ere erakarri du. Hala, ezin hobeto hasi da eguna.
Martin Urrutia Bereziak (Argazkia: Martín del Busto)
2 Ateen irekiera jaialdiko momentu zirraragarrienetakoa izaten da beti. Beste urte batez, Kobetamendira bueltatu da jaialdia, datozen hiru egunotan bere publikoarekin berriro elkartzeko.
3 Barry B artistak sorpresa galanta eman digu, Carolina Duranterekin batera oso emanaldi berezia eskaini baitu boxeoko ring batean, biek batera sortu eta jaialdian aurkeztutako Yo pensaba que me había tocado Dios abestiaren harira.
Barry B eta Carolina Durante (Argazkia: Martín del Busto)
4 Oztopo bisualak kendu dira San Miguel eszenatokian eta hala, ikusgaitasuna hobetu da eta eremua zabalago bihurtu da, publikoarentzat erosoagoa izan dadin.
5 Air talde frantsesak bere album klasikoa aurkeztu du, Moon Safari, downtempo musika elektronikoaren ardatz gisa hartzen den album sofistikatu horren 25. urteurrenean. Zalantzarik gabe, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizio honetan ahaztuko ez ditugun momentuetako bat izan da.
Air (Argazkia: David Recio)
6 Jimena Amarillo jeinuak Beefeater eszenatokia leherrarazi du, bere abestien zintzotasuna eta laztasuna zuzenean transmitituz.
Jimena Amarillo (Argazkia: Silvia Maidagan)
7 ARTE Concert kate frantsesak zuzenean emango ditu aurten Kobetamendin eskainiko diren hainbat kontzertu, arteconcert.com webgunean: Dharmacide, Shinova, Stivijoes, Ezezez, María José Llergo, Melenas, Airu, Alcalá Norte, Slowdive, El Columpio Asesino eta Arcade Fire, besteak beste.
8 Estatu mailako musika alternatiboaren banda ospetsuenak, Los Planetas, zuzenean eta osorik jo du Super 8, taldearen jarraitzaile sutsuenak markatu dituen eta duela 30 urte atera zen diskoaren errepasoa eginez.
Los Planetas (Argazkia: David Recio)
9 Sen Senra artistaren pop paregabea entzun da Nagusia eszenatokian eta argi geratu da artistaren ibilbidea geldiezina dela.
Sen Senra (Argazkia: Blame Photography)
10 Lasai eremuan programazio berezia izan dugu gaur, musika elektronikoa eskaintzen duen Rinse FM irrati britainiar ospetsuaren eskutik.
Tenguerengue Lasai (Argazkia: JudithRMG)
Jaialdiak bihar jarraituko du hirian, eguerditik aurrera, Bereziak ekimenarekin. Egun eklektikoa izango da, Chancha vía Circuito-ren elektronika latinoamerikarrarekin, Kyne eta Oddliquor-en R&Barekin, eta La Habitación Roja, Parquesvr eta Repion-en indie musikarekin. Horrez gain, kanpineko jendearentzako programazio berezia egongo da: yoga saioak goizeko 11etatik 12etara eta Akelarre, Alex Curreya, Beltranz eta Derek V. Bulcke artisten emanaldiekin. Kobetamendin, aldiz, Grace Jones artista ikonikoaren txanda izango da. Harekin batera, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Daniela Pes, Ezra Collective edo MEUTE ere arituko dira. Halaber, Albert Pla polifazetikoa, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, María José Llergoren ultraedertasuna, Ralphie Chooren pop esperimentala eta Samantha Hudson celebrity, abeslari eta performerra, Oro Jondo eta Parkineos izango ditugu gure artean. Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira eta horregatik, bertan izango dira Iruñeko Melenas, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak eta S T R paregabeak.
Kobetamendira igoera antolatzeko eta denborarekin planifikatu ahal izateko, autobus zerbitzua eskainiko da (erreserbatu egin behar da), hirugarren urtez jarraian. Igotzeko baino ez da izango eta aldez aurretik erreserbatu beharko da esteka honetan.
2025eko edizioa uztailaren 10ean, 11n eta 12an egingo da eta sarrerak jada salgai daude jaialdiko informazio gunean, esklusiban eta prezio berezian.