Bilbao BBK Live jaialdiak Formatu handiko jaialdi onena saria eskuratu du Iberian Awards sariketan
Bilbao BBK Live jaialdiak Formatu handiko jaialdi onenaren saria irabazi du larunbat honetan Porton izan den Iberian Festival Awards sariketan; horrela, bada, Bilboko nazioarteko jaialdiaren antolaketa eta produkzioa bikainak direla esan dezakegu.
Sari hori errekonozimendu handia da Bilbao BBK Live jaialdirako, jaialdiaren beraren atzean dagoen giza taldearen lana eta ahalegina berresten baititu. Era berean, Kobetamendiko giro berezi eta paregabean urtez urte musikaz eta kulturaz gozatzera jaialdira etortzen diren milaka pertsonen pasioaren eta konpromisoaren adierazgarri ere bada saria.
Bilbao BBK Live jaialdiaren arrakastaren gakoetako bat artista-zerrendaren kalitatea izaten da; izan ere, nazioarteko musika-panoraman nabarmendu diren artistak ekartzen baititu urtero. Gainera, jaialdiaren antolatzaileek ere sona handia lortu dute haien profesionaltasunagatik, eraginkortasunagatik eta xehetasunei erreparatzen dietelako, eta, horri guztiari esker, Estatuko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat ez ezik, munduko erreferente ere bada, B Corp jaialdia den aldetik.
2022ko edizioan argi geratu da indarra eta energia ez direla sekula agortzen Bilbao BBK Live jaialdian, berriro ere izango baitugu aurten, 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an, aparteko line-up batekin: Florence + The Machine, Arctic Monkeys, Pavement eta Phoenix besteak beste. Bonuak salgai daude jada webgune honetako sarreren atalean eta seetickets.com/es webgunean.
BILBAO BBK LIVE
2023ko uztailak 6, 7 eta 8
Kobetamendi, Bilbo
#bilbaobbklive