Bilbao BBK Live: proiektu kultural eta soziala

Herrian ekimenaren lehen edizioa Lekeition eta Mungian izango da, ekainaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren, eta kaleak dinamizatzeaz gain, kultura hain eskura ez dagoen tokietara eta kultur edukien eskaintza txikiagoa duten tokietara hurbiltzea du helburu.

Bilbao BBK Live Europako kultur proiektu garrantzitsuenetako bat da izatera iritsi da. Hiriko kultur proposamena aberastea du xede, tresna kultural eta soziala izatea Bilbori eta, orain, baita Bizkaia osoari ere balioa emanez. Horregatik, BBK eta Kreatibo Industriak Fundazioak jaialdiarekiko paralelo egiten diren jardueren aurkezpena egin dute gaur, eta aurtengo berrikuntza nabarmendu dute: Herrian.

Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendin sortu zen 2006. urtean, eta Europako proiektu kualitatibo nagusietako bat izatera iritsi da. 2011z geroztik, Bereziak ekimenaren bitartez hiriaren erdialdea aktibatzen da, jaialdiaren espiritua eta zuzeneko musikaren esperientzia herritarrengana hurbilduta. Sei urte geroago, Hirian sortu zen, proposamen artistiko interesgarriak bizkaitar hiriburuko auzoetara eramateko asmoz, hala nola Bilbo Zaharra, Deustu, Santutxu eta, edizio honetan, Basurtura. Aurten, jaialdiak urtez urte izan duen bilakaeraren ondorioz, kulturaren eta gizartearen arloak gainditu eta haratago begira jarri da, Herrian ekimenaren bitartez, Bizkaiko beste herri batzuk konektatuz eta balioa emanez.

BBK eta Kreatibo Industriak Fundazioak bat egitearen ondorio da Herrian ekimenaren lehen edizioa, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten aldetik, Bilbao BBK Live jaialdiak bezalaxe. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren nahiz kultur aberastasunaren katalizatzaile bihur dadin, herritarrei balioa eskainiz, sarrera doan izanik. Gainera, musika Bilboko mugez haratago konektatzeko asmoz, Herrian ekimenak bi hitzordu eskaintzen dizkigu: ekainaren 3an Lekeition eta ekainaren 10ean Mungian; hiriburuko kultur ekitaldietara joateko erraztasun handirik ez duten herrietara kultur eskaintza aberasgarria eramango du.

BBKren zuzendari nagusiak, Gorka Martínezek, Herrian ekimenaz dio “aurten, beste urrats bat egin nahi dugu aurrera, eta hiriburutik aterako gara Bilbao BBK Live jaialdiaren esentzia gure herrietara eramateko. Eta horretarako da Herrian: jaialdi ibiltari bat, Bizkaiko hainbat herritako biztanleei kultura musikaren bitartez hurbilarazteko. Ekimenaren bitartez, egungo musika-proposamenak eta tokian tokiko talentua indartu nahi ditugu, bizkaitar gizartearen aniztasunaz sentsibilizatzeko esparrua izan dadin nahi dugu, betiere euskararen erabilerari eta genero-identitateari ere balioa emanez. Eta, hori guztia ekitaldi irisgarri eta jasangarri baten esparruan; askotariko eskaintza izango du, hala nola tailerrak eta Km0 gastronomia-eskaintzak, tokian tokiko eragileekin elkarlanean antolatuta.”

HIRIAN BASURTUN

Hirian ekimenaren bitartez, Basurtu auzo enblematikoko kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira, egun batez, askotariko eta abangoardiako programazio batekin. 23 artista arituko dira lau agertokitan, 10 orduz, auzoko hainbat lekutan, ekainaren 17an, larunbatarekin.

BEREZIAK, jaialdia hirira jaisten da

Bereziak ekimenaren helburua Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua hirira hurbiltzea da, herritarren eta kultura-arloko ekitaldi garrantzitsuen arteko solasaldia ahalbidetzearren; hartara, tokian tokiko publikoak proposamen artistiko interesgarriak jasotzeko aukera izango du, kasu gehienetan proposamen esklusiboak izanik, jaialdiko karteletik at.

HERRIAN

Lekeitio

2023ko ekainak 3

HERRIAN

Mungia

2023ko ekainak 10

HIRIAN

Basurtu, Bilbo

2023ko ekainak 17

BEREZIAK

Bilbo

2023ko uztailak 6, 7, 8

#herrian #hirian #bereziak