Pavement, Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburu berria

Kartelean daude, halaber, Róisín Murphy, Perfume Genius, Arca, Young Fathers, Desire, Neo Pistea edo Judeline, baita Basoa eta Lasai agertokietako programazio osoa ere, kartelaren osagarri

Eguneko sarrerak martxoaren 9an, ostegunean, jarriko dira salgai

Eskupilota; euskarazko hitz hau honela osatuta dago: eskua + pilota
​​Eskupilota euskal pilotaren espezialitate bat da. Erraketarik eta baterik gabe jokatzen da, pilota eskuarekin joz. Pilotariek esparatrapuaz eta oihalez babesten dituzte eskuak jokatzeko. [Vicente Paredes artistaren Supereuskadi saiakerako argazkia]

Bilbao BBK Live jaialdiaren 2023ko edizioa osatu dugu jada. Uztailaren 6an, 7an eta 8an maila handiko artistak bilduko dira, berriro ere, jaialdian: Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix edo Pavement; esperientzia hau huts egin ezinezko hitzordua izango da, aurten ere, Bilbo erdi-erdian dagoen natura-ingurune paregabean, Kobetamendi mendian.

OSTEGUNA, UZTAILAK 6

FLORENCE + THE MACHINE, THE CHEMICAL BROTHERS, FEVER RAY, M83, ARCA

Hamaseigarren edizioa uztailaren 6an hasiko da, ostegunean; egun horretan, Florence + The Machine britainiar taldeak euskal agertoki batean joko du berriro. Egun berean arituko dira lehendik iragarri genituen The Chemical Brothers, Fever Ray eta M83, baita Arca deskribaezin, eztabaidaezin eta eraldatzailea ere. Inaugurazio-egunean Desire taldearen synth pop iluna ere izango dugu, Bizarrapekin egindako saioari esker ezagun egin den Villano Antillano dominikar artista, Ry X australiarraren espiritualtasuna, eta lehendik iragarri genituen Dry Cleaning, Delaporte eta Amaia.  Lehenengo eguneko artisten zerrendan sartu ditugu, halaber, Friolento eta haren post-punk perreoa, Alex Serra & Totidub Bartzelonako bikoa, Art School Girlfrienden dream popa, eee geeren pop melodiak, Faxuren aura birtuala, Txopeten post-milenial idiosinkrasia, Kataluniako Playback Maracas, Colectivo Da Silva eta Bengo.

OSTIRALA, UZTAILAK 7

PAVEMENT, PHOENIX, RÓISÍN MURPHY, DANIEL AVERY, THE BLAZE, JAMIE XX, DUKI

Uztailaren 7an, ostiralean, 90eko hamarkadan buru izan zen talde ikoniko bat agertoki gainera itzuliko da berriro: Pavement; taldearen aurreneko hiru albumak garai guztietako 500 album onenen artean sartzen dira, Rolling Stone aldizkariaren arabera. Estatu Batuetakoekin batera, Phoenix frantsesek ere denboran atzera bidaiatzeko aukera emango digute ikus-entzule guztiei, laurogeita hamarreko eta 2000ko hamarkadetako indie arrakasta handien bitartez. Róisín Murphy polifazetikoa eta britainiar technoaren buru den Daniel Avery bere live bertsioan ere izango ditugu ostiraleko line-upean, lehendik iragarritako The Blaze, Jamie xx eta Dukirekin batera. Medellíndik zuzenean, rap doinuak ekarriko dizkigu Nanpa Básicok, eta Bilbao alemaniar rock taldearekin, The Murder Capital eta Tinariwen taldeekin, jaialdiaren bigarren eguneko soinu-mapa osatuko dugu.

Estatuko talentuei dagokienez, Morganen madrildar rocka, La Éliteren lotsagabekeria, Baiucaren folklorea eta Cala Ventoren Montgrí-ko gitarren soinua gehitu dizkiogu Albany kartelburu den zerrendari, La Plazuelaren doinu flamenkoekin, Dudiren rap melodikoarekin eta Maria Escarmientoren hyperpoparekin batera. Getxotik (Bilbo), berriz, Dadabe eta Rüdiger etorriko dira.

LARUNBATA, UZTAILAK 8

ARCTIC MONKEYS, IDLES, RÖYKSOPP, LOVE OF LESBIAN, 070 SHAKE

Jaialdiaren azken txanpan Arctic Monkeys Idles, Röyksopp, Love of lesbian eta 070 Shake aipatuko ditugu. Zerrenda horretan sartuko dira, era berean, art-poparen erregea, Perfume Genius, Young Fathers polifazetiko eta kulturanitzak, Neo Pistearen argentinar trap-a eta Miss Grit hegokorear-estatubatuar cyborg-a. Gitarrak izango dira protagonista egun horretan, talde hauek arituko baitira zuzenean: La Paloma madrildarrak edo Menta, eta aurrez iragarrita zeuden The Lathums, Arde Bogotá edo Merina Gris. Panorama urbanoari dagokionez,  Judelineren samurtasuna eta Hofe x 4:40 proiektuaren soinu-fusioa eta sekulako zuzenekoa eskaintzeaz gain, Rojuu eta Ben Yart artistek osatuko dute larunbateko programazio urbanoa. Irundik iritsiko zaizkigu Eneritz Furyaken post-folk doinuak.

BASOA

BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA

Basoa eremuko kartel elektronikoa osatzeko, Estatuko eszena elektronikoan etorkizun handieneko hiru izen berezi iragarriko ditugu: Toccororo, Sama Yax eta Dalila. Estatuko hiru DJ hauekin batera, edizio honetako 15 izenen kartela osatuko dugu, kartel eklektiko baina trinkoa, abangoardista baina purista. Honako hauek arituko dira agertoki horretan: ostegunean Anz, Call Super, HAAi, Sama Yax eta Violet; ostiralean Ben Ufo, Sherelle, Job Jobse, Dinamarca eta Dalila; eta larunbatean Young Marco, Avalon Emerson, John Talabot, GAZZI eta Toccororo. Gaur egungo elektronikaren guruak finkatzeko eta indartzeko gunea izango da, aurtengoan ere, eskapismoaren tenplua; Europako dantza-pista bereziena izango den basoa.

LASAI

MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA

Lasai gunearen premisa minutuko 100 beat-ak ez gainditzea izan zen, eta funtsezko agertoki bihurtu da lasaitzeko, eta tempo geldoen eta intentsitate bizien maisuei tokia egiteko. Lehen egunean, soinu abangoardistak gailenduko dira agertokian: DJ Der, Formica, Olivia, Phoebe eta Xamana Jones. Ostiralean, GAZZI izango da agertoki gainean, honako hauekin batera: 8kitoo, Malibu, Ouri, Senda Fatal eta Tenguerengue. Larunbatean, Dinamarca arduratuko da agertokia hosteatzeaz, honako hauen laguntzarekin: Fantasilandia, Ghazal, Kebra, Linnéa eta Sukumons.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaseigarren edizioko artisten zerrenda modu berezian diseinatu dugu, emanaldi bakoitza ahogozogarri izan dadin, une bakoitzari, soinu bakoitzari eta zuzeneko emanaldi bakoitzari zuku guztia ateratzeko denbora hartuta, natura-ingurune pribilegiatu batean; osagai horiei guztiei esker, Bilbao BBK Live esperientzia paregabea, errepikaezina da.

EUSKO LABELDUN KARTELA

Iragarpen honetan ere, Vicente Paredes artistaren Supereuskadi argazki-saiakerako beste irudi bat aurkeztuko dugu, esku pilota; lehendik aurkeztuak ditugu harrijasotzaileak eta Tximistarriren kondaira. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdian, artea –mota guztietako artea– ezinbestekoa da, musika bezain funtsezkoa; eta, kasu honetan, Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia adierazteko helburu komuna partekatzen dute.

KONTZIENTZIA ETA OXIGENOA EREITEN

Jaialdiaren antolatzaileak naturaguneen zaintzarekin konprometituta egoten jarraitzen dugunez, sarrera bakoitzetik 3€ lehengo azaroan Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratuko ditugu, Enkarterri Bizkaiko birika den aldetik.

Bonuak salgai daude oraindik sarreren atalean eta  seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukera badago, baita kanpineko sarrera erostekoa ere. Eguneko sarrerak martxoaren 9an, ostegunean, jarriko dira salgai, prezio berezian: 70 €.

BILBAO BBK LIVE

2023ko uztailak 6, 7, 8

Kobetamendi, Bilbo

Bonua: 175€ *Prezio berezia martxoaren 9ra arte

Eguneko sarrerak: 70€ – martxoaren 9an jarriko dira salgai

Salmenta sarreren atalean eta  seetickets.com/es webgunean

#bilbaobbklive

070 SHAKE

ALBANY

ALEX SERRA & TOTIDUB

AMAIA

ANZ 

ARCA

ARCTIC MONKEYS

ARDE BOGOTÁ

ART SCHOOL GIRLFRIEND 

AVALON EMERSON 

BAIUCA

BEN UFO

BEN YART

BENGO

BILBAO

THE BLAZE

CALA VENTO

CALL SUPER

THE CHEMICAL BROTHERS

COLECTIVO DA SILVA

DADABE

DANIEL AVERY 

DELAPORTE

DESIRE

DJ DER

DINAMARCA

DRY CLEANING

DUDI

DUKI

EEE GEE

LA ÉLITE

ENERITZ FURYAK

FANTASILANDIA SET

FAXU

FEVER RAY 

FLORENCE + THE MACHINE

FORMICA

FRIOLENTO

GAZZI

GHAZAL

HAAI 

HOFE X 4:40

IDLES 

JAMIE XX 

JOB JOBSE

JOHN TALABOT

JUDELINE

KEBRA

THE LATHUMS 

LINNÉA

LOVE OF LESBIAN 

M83

MALIBU

MARÍA ESCARMIENTO

MENTA

MERINA GRIS

MISS GRIT

MORGAN

THE MURDER CAPITAL 

NANPA BÁSICO

NEO PISTEA

OLIVIA

OURI

LA PALOMA 

PAVEMENT

PERFUME GENIUS

PHOEBE

PHOENIX 

PLAYBACK MARACAS

LA PLAZUELA

ROJUU

RÖYKSOPP

RÜDIGER 

RY X

SAMA YAX

SENDA FATAL

SHERELLE

SUKUMONS

TENGUERENGUE

TINARIWEN

TOCCORORO

TXOPET

VILLANO ANTILLANO

VIOLET

XAMANA JONES

YOUNG FATHERS 

YOUNG MARCO

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *