Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioa amaitu da Kobetamendin, inoiz baino berdeago
120.000 lagun baino gehiagok kontzertuez gozatu dute ostegunetik larunbatera bitartean, eta aurreko edizioko bertaratze marka hautsi dute
Edizio honetako artista-zerrendaren buruetako bat jasangarritasuna izan da, ingurumenaren aldeko konpromisoan erreferentziako jaialdia baita gurea, musika ingurunearekiko kontzientziarekin uztartuta
2024an itzuliko da jaialdia, eta uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da, beti bezala, Kobetamendin
Bilbao BBK Live jaialdiak agur esan dio gaur Kobetamendiri, 17. edizio honetako hiru egunetan arrasto ahaztezina utzi ondoren bai ikus-entzuleengan, bai antolatzaileengan. Azken hiru egun hauetan, Kobetamendi mendi enblematikoa musikaren eta emozioen zirraraz beteriko epizentro bihurtu da. Lehen mailako programazioko kontzertuez gozatu dute Bilbao BBK Livek bildutako munduko txoko guztietako 120.000 pertsona baino gehiagok Kobetamendin eta Bereziak jaialdian. Osteguneko lehen minututik hasi, eta larunbateko azken minutura arte, esperientzia biribila izan da jaialdia, aniztasuna eremu guztietan ospatuta. Orain, Bilbao BBK Live jaialdiak agur esan digu hurrengo urtera arte, esker onez, ospakizun honetan parte hartu dugun guztiongan une magiko iraunkorren ondare hau utziz:
1. Naturan erabat murgildutako esparrua: aurtengoan ere, jaialdiko headliner nagusia Kobetamendi izan da, inoiz baino presentzia handiagoa izan baitu; izan ere, agertokiak paisaiarekin uztartu dira, landare naturalez apaindu direlako (kendu ostean, apaingarri horiek konposta egiteko erabiliko ditugu, Balmasedan erre ziren eremuak basoberritzeko), eta soinu-egiturak, argi-egiturak eta barrak altuera txikiagoan jarri direlako, ikuspen hobea izateko eta muinoari toki gehiago emateko agertoki nagusiaren parean, anfiteatro natural modura.

2. Nazioarteko jaialdia: beste urte batez, ekitaldia unibertsala dela esan dezakegu, herrialde ugaritatik iritsi baita jendea: publikoaren % 35 nazioartekoa da, 75 herrialdetatik etorria, eta ordezkari gehien izan dituzten herrialdeak Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania eta Italia izan dira. Nazioari erreparatuta, honako probintzia hauetatik etorri da jende gehien: Madril, Katalunia, Kantabria eta Valentziako Erkidegoa.

3. Arctic Monkeys, Love of Lesbian eta IDLES taldeen kontzertu ahaztezinak izan dira larunbat honetan. Azken egunean, Sheffield-ekoen rock erritmoak eta The Car abestia nabarmendu dira, Love of Lesbian taldekoek argi utzi dute zergatik diren gaur egungo talde handienetako bat, eta IDLEStarrek jai-giro basatiena ekarri dute jaialdira.

4. Kobetamendi Irteerak harrera ona izan du, jaialdira iristeko modurik dibertigarriena eta jasangarriena izanik. Hiru kilometro eta 30 minutu daude San Mamesetik jaialdiaren esparrura, BBKk eta Bilbao BBK Live jaialdiak eskaini duten aukera berri berde honi esker; jaialdiko hiru egunetan, 3.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Klima-aldaketaren gainean kontzientziatzea, sentsibilizatzea eta horren aurka egitea ez da sekula hain atsegingarri izan.

5. Esperientzia gastronomikoa hobetu da, esparruan jateko gune berriak ipinita. Gunea nabarmen handitu denez, garagardotegiko plazatxo berezia sortu da, askotariko jakien postu ugarirekin. Puntu estrategiko horretatik, aukera gastronomikoak dastatzearekin batera jaialdiko eroaldia ikus zezaketen bertaratuek. Gainera, aurten ere, atsedengune bat egon da plazan, atseden hartu eta energiak berriz kargatzeko aukera izanik berriro ere jaialdian murgiltzeko.

6. Jende guztiak du tokia Bilbao BBK Live jaialdian: zale leialenak, urtero-urtero etortzen direnak lehenengo ediziotik hasita; gazteenak, lehen aldiz etorri eta gozatu egiten dutenak; nazioarteko ikus-entzuleak, Kobetamendi eta inguru zoragarriak ezagututa liluratuta geratzen direnak; familiak, hasierako orduetan hurbiltzen direnak; edo kontzertuak mendi-magaletik ikusten dituztenak, eroso-eroso. Horiek guztiek osatzen dute jaialdi bilbotar honen historia berezia; aurten, gainera, sold out lortu da bonu guztietan.

7. Errespetuz eta kontzientziazio-maila handiagoz jokatu du publikoak: aniztasuna izan da protagonista jaialdian; mota guztietako ikus-entzuleak bildu dira naturagune berean, eta jaialdi irekiagoa, berdeagoa eta garbiagoa izatea lortu dute. Ez da gorabehera larririk gertatu jaialdiak iraun duen hiru egunetan. Ikus-entzuleak ere izan dira partaide jaialdiak egiten dituen ekintza berezietan: sarrera bakoitzetik 3€ bideratzen dira 2022. urtean Enkarterriko Balmaseda herriko mendian izan zen sutearen ondorioak leuntzera; sobera geratzen diren elikagaiak Bizkaiko Elikagaien Bankuari ematen zaizkio dohaintzan; eta migratzaileekiko sentsibilizazioa eta babesa sustatzen dira Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KoopSF34 bitartez. Eta, aurten ere, eraso sexistarik gabeko gunea izateko lan egin du jaialdiak, “EZ DA EZ” kanpainarekin, eta Maite-Jokoa programarekin bat egin du, aisialdian eta sexu-heziketan oinarrituta, harreman sanoak sustatze aldera.

8.Artea izan da edizio honetako hari eroalea, Bordalo IIren otsoak gogorarazten baitzigun zein garrantzitsua den ingurumena eta ingurunea zaintzea, etorkizunari begira; edo aizkolariak harri eta zur utzi zituen lehen eguneko ikus-entzuleak, autoa bitan zatitu zuenean Vicente Paredesen proiektu artistikoaren barruko performance batean. Artista horrek euskal kulturaren eta gizartearen idiosinkrasia aurkeztu du kolaborazio honetan, betiere bere ikuspegi berezitik begiratuta, SuperEuskadi proiektuan.

9. 18. edizioak badu hitzordua: jaialdiaren aurtengo edizioa amaitu da, baina hurrengo edizioaren datak iragar ditzakegu jada. Uda igaro arte itxaron beharko dugu artista-zerrendaren berri izateko, baina, bien bitartean, aurrera dezakegu Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendira itzuliko dela 2024ko uztailaren 11n, 12an eta 13an.

10. Etengabe hobetzen ari den eta erabat eskertuta dagoen jaialdia. 3.000 langile dituen jaialdi batean, beti dago zer hobetu eta zer entzun. Bilbao BBK Live jaialdia bi mendiren bihotzean egiten den proiektu handia da; hori horrela izanik, mugikortasuna konplexu samarra izan daiteke, eguraldiak ere asko baldintzatzen du eta ekoizpen-lana erronka latza izatera irits daiteke. Ikus-entzuleen eskaera eta iradokizun guztiak entzun ditugu, eta hurrengo ediziorako kontuan izango ditugu. Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, jaialdia bizitzen eta gozatzen duten pertsona guztiei, partner eta babesle guztiei, egun hauetan gertatutakoaren berri mundu osoan zabaltzen lagundu diguten prentsako kideei, Kobetamendi auzoko herritarrei eta, noski, publikoari. Eskerrik asko, era berean, Bilboko Udalari, edizio hau egiteko ezinbestekoa izan baita bere laguntza.
Bilbao BBK Live: bigarren egun bikaina laburbiltzen duten 10 uneak
Ostiral honetan Kobetamendin bizi izan diren istant zoragarrienetakoak izan dira, besteak beste, Pavement-en zuzenekoa, Róisín Murphy-ren disco urakana, Duki argentinarraren trap ezaguna edo Ben Yart-en lotsagabekeria
Ostegun elektrikoaren ostean, jaialdiaren bigarren eguna espero zena baino (askoz ere) hobeagoa izan da. Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan jendeak gehien espero zituen kontzertuetako batzuk izan dira gaur, jaialdiak berezkoa duen eklektizismoaren adierazgarri, artista famatuekin batera egungo ikonoak ere aurkeztuz ezustekoz beteriko programazioan. Zuzeneko ahaztezinak eta dena eman duen publikoa osagai nagusi izaki, ostiraleko emanaldi hauek 10 gako-unetan laburbildu daitezke:
1. Kanpinlariek yoga-saio batekin ekin diote jaialdiaren bigarren egunari, erlaxaziorako eta deskonpresiorako une bat naturaren doinu atseginez gozatzeko, Kobetamendiko saioak hasi aurretik.

2. Kobetamendiko musikak arrastoa utzi du Bilbon, Bereziak ekitaldiko hiru agertokietan aritu diren Hidrogenesse, Los Fresones Rebeldes, Ciutat, Saramalacara edo 31FAM artisten distirari esker.

3. Pavement-en esperientzia elektrizatzailea. Taldeak 90eko hamarkadako indie rock soinu bereizgarriak aurkeztu ditu: distortsionatutako gitarrak, energiaz beteriko erritmoak, eta Stephen Malkmus-en ahots nahastezinak; osagai horiekin guztiekin, bidaia nostalgiko eta zirraragarri bat osatu dute eta guztiok gogoratu dugu, zalantzarik gabe, zergatik den, oraindik ere, Pavement musika alternatiboan erreferentziako talde nagusi.

4. Duki-ren show euforikoa, Gen-Z masen idoloa, belaunaldi guztietako ikus-entzuleak konkistatu dituena, Nagusia agertokian jaun eta jabe izan da publikoari izerdia, oihuak eta jauziak eginarazi dizkion zuzenekoarekin, Rockstar, Tumbando el Club Remix edo Si Te Sentís Sola ezagunak abestu dituenean.

5. Ben Yart-ek, bere jarrera lotsagabearekin, rock izar bat bezain desinhibitua eta taldearekin estreinaldia zuela, show ikusgarri batean aurkeztu du bere errepertorioa, eta penintsulako musika-olatu berriaren ikonoetako bat dela berretsita geratu da jaialdiaren bigarren egun honetan, La Élite taldearen neo punkarekin edo María Escarmientoren pop berriarekin batera.

6. Eguneko ezkutuko bitxiak: Tinariwen, Nanpa Básico eta Maria Escarmiento. Lehenengoek jaialdiko soinurik exotikoenak ekarri zituzten Txiki agertokira, Nanpa Basico kolonbiarrak bertaratutako guztiak harritu zituen bere ikusmen indartsuekin eta bere zuzeneko karismatikoarekin eta Maria Escarmientok erabateko betea ukitu zuen bere hyperpop itsaskorrarekin.

7. Róisín Murphy karismatiko eta kutsakorrak lilura eragin du bere ikuskizunarekin, jantziak behin eta berriz aldatuta, bere abestien bertsioek eginez eta disco musika etengabe gogoraraziz, ostiraleko kontzertu dibertigarri eta bizienetako batean.

8. Phoenix taldea izan da jaialdiko bigarren egunaren adierazgarri, 2000ko hamarkadako indie hit onenak gogoraraziz If I Ever Feel Better, 1901 edo Lisztomania hit-etan hautematen den pop frantsestuarekin, eta Alpha Zulu azken laneko melodia berrien aurkezpenarekin.

9. Nazioko eta nazioarteko musika elektronikoaren erradiografia osoa egin da bai LASAI agertokian, bai BASOA gunean; lehenengoaren kasuan, GAZZI andaluziarra izan da gaurko kuradore, eta ambient estiloko eta tempo geldoen ikonoak ekarri dizkigu, hala nola 8kitoo edo Malibu; bestalde, BASOA gunean, Dinamarca taldearen latindar erritmo berrirudikatuetatik SHERELLEren footwork frenetikora bidaiatu ahal izan dugu.

10. The Blaze-k sortutako zentzumen-estasia, publikoa bere unibertso partikularrera erritmo hipnotiko eta melodia hunkigarrien bidez garraiatu zuena, ikusmen inguratzaile eta gainjasotzaileekin fusionatu zena, energiaz eta intentsitatez beteriko giro magikoa sortuz.

Bigarren egun honetan une magikoak bizi izan ditugu, jaialdiaren historian gogoratuko diren uneak, eta, jardunaldi hau amaitu den honetan, azken eguna geratzen zaigu; aspaldian agortu ziren biharko sarrerak, Arctic Monkeys, 070 Shake, Idles, Rojuu edo Love of Lesbian artista ezagunak ikusteko aukera izango baitugu, magiaz beteriko hiru egun hauen ginga perfektua izanik.
Bilbao BBK Live jaialdiko lehen eguna: 15une, edizio honen magiaren aurrerapen
Florence + The Machine, The Chemical Brothers eta Amaia izan dira, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdiko lehen egun honetako protagonista
Bonuak eta larunbateko sarrerak agortuta, biharko azken sarrerak geratzen dira salgai
Hamazazpigarren edizio honen inaugurazioarekin, nazioarteko eta nazioko hogeita hamar talde baino gehiago bildu dira ostegun honetan Kobetamendin, eta emozioa, euforia eta gozamen hutsa nagusi izan diren egun honen soinu-banda bihurtu dira. Urtebeteko itxaronaldiaren ostean, publikoak ez ezik, artistek ere dena eman dute; energiaz beteriko 15 une hauek eskaini dizkigute, eta Bilbao BBK Live jaialdia iristeko irrikaz egotearen arrazoiak zein diren ederto gogorarazi digute.
1. Bereziak ekimenarekin abiarazi da jaialdia; andaluziar jatorriko Queralt Lahoz artista katalanak aho bete hortz utzi ditu Bilboko Kale Nagusian barrena zebiltzan bisitari eta begiluze guztiak, egunean zehar areagotu den giro elektrizatzailea sortuz.

2. Kobetamendi Irteerako txangozaleek energia eferbeszentea sortu dute jaialdira iristean; izan ere, aurten lehen aldiz, BBKk eta jaialdiak oinezko ibilaldia antolatu dute eta, zuzeneko musika eta animazioa lagun, San Mamesetik Kobetamendira iristeko 30 minutuko bidea mugikortasun jasangarriaren eta karbono-aztarna murriztearen aldeko festa bihurtu da.

3. Jaialdiko lehen dantza-saioak Sama Yax selectorarekin egin ditugu Basoako klubean; horren atzetik, L-R, Faxu, Txopet, Alex Sierra & Totidub, Formica, Colectivo Da Silva edo Eee Gee artistak aritu dira Kobetamendiko gainerako agertokietan.

4. Aizkolari batek auto bat bitan zatitu du performance harrigarri batean. Euskal folkloreko elementuak, hau da, aizkolari bat eta zanpantzarrak testuingurutik kanpo ikusi ditugu, Vicente Paredes artistaren SuperEuskadi proiektu artistikoaren adierazpen bizitzat. Ernesto Ezpeleta aizkolariak jaialdiaren edizio honetako oroitzapenik itzelenetako bat sortu du, herri-kirol hori muturreraino eramanda: aizkorak hartu eta auto bat erdibitu du.

5. Florence + The Machine taldearen kontzertua sorginkeria baten parekoa izan da, liluragarria, eta lotura ia espirituala sortu da ikus-entzuleekin, espero baino askoz ere hobea izan baita. Florence Welch buru duen talde britainiarra Nagusia agertokian aritu da, eta emozioz zipriztindutako une ahaztezina biziarazi digu, Shake It Out, Never Let Me Go edo Free ereserkiekin.

6. Amaiaren gertutasun lizunak toki berezi eta intimo bihurtu du Kobetamendi, publikoari abeslariaren unibertsoan sartzeko aukera emanez 60 minutuz.

7. Villano Antillanoren indarra eta ahalduntzea; dantza nagusi, energiaz eta aldarrikapenez beteriko ikuskizuna eskaini du artistak eta, bide batez, LGTBIQ+ komunitatearen gizarteratzea eta askatasunaren aldeko deia egin du.

8. Bilbao BBK Live jaialdia belaunaldi guztiei zuzendutako jaialdia dela berretsi dugu gaur, ikus-entzule gazteak ere etorri baitira, Villano Antillano, Amaia edo Delaporte artistak, besteak beste, ikustera.

9. Ilunabarra hiriari begira gozatzeko aukera izan dugu LASAI gunean Olivia bere set-a eskaintzen ari zen bitartean; tempo mantsoak, leuntasuna eta dotorezia bildu dira agertokian, jaialdiaren lehen eguneko lasaitasun-oasia izanik. Agertoki horretan aritu dira, besteak beste, Xamana Jones, Phoebe edo Dj Der maisuak ere.

10. Indarberritzeko geldialdia eremu gastronomikoan; gutizia guztiak asetzeko aukera izan dugu, askotariko eskaintza aurki daitekeelako aurten handiagoa den eremuan.

11. M83 taldearen eztanda. Frantsesek dantza, salto, irri eta negar eginarazi eta, batik bat, sentiarazi egin diete bertaratutako guztiei ordubeteko set-ean, Midnight City hit-arekin Kobetamendi dar-dar batean utzita.

12. HAAIren set-a hipnotikoa izan da BASOAn, eta dantza-pista trantze-egoeran izan du testura eta sentsazioekin etengabe jolastuz, jaialdiko agertoki berezienetako baten omenaldi modura; bertatik igaro dira, gaur, Violet, ANZ edo Call Super ere.

13. Inoizko ediziorik erosoena. Izan ere, aurten, muino formako anfiteatro naturalak inoiz baino protagonismo handiagoa izan du, askoz hobeto ikusten zelako soinu- eta argi-dorreak alboetan jarrita.

14. The Chemical Brothers taldeak ekaitz elektrikoa ekarri du, show ikusgarria eskainiz maila guztietan, bai soinuari dagokionez, bai alderdi bisualari dagokionez, eta sintetizadore indartsuen, gitarra psikodelikoen eta neoizko argien urakan batean harrapatu dute Kobetamendi.

15. Bilbao BBK Live jaialdiko bonuak agortu dira, baita larunbateko sarrerak ere. Bihar ostiraleko txartelak soilik geratzen dira salgai, hemen.
Amaitu da, horrenbestez, jaialdiko lehen egun hau, hurrengo bi egunetan etorriko denarekin gozatzeko irrikaz utzita. Artista erreferenteek eta dena eman duten ikus-entzuleek muga oso goian jarri dute Bilbao BBK Live jaialdiaren biharko (uztailak 7, ostirala) eta etziko (uztailak 8, larunbata) programazio ikonikorako, Bilbok duen onena eskainiko baitigu musikaren, gastronomiaren, espazioaren eta giroaren bitartez.
Jaialdiko zure gida praktikoa

Kargatu Cashless eskumuturrekoa
Jaialdian ordaintzeko modu bakarra izango da

Zure eskumuturrekoa diru-zorro elektroniko bat da, zure dirua gordetzeko txip batez osatua. Berarekin guztia ordaindu ahal izango duzu, jan-edanetik hasi eta merchandising-eraino.
Online kargatzen baduzu, ez duzu soberan duzun zenbatekoa itzultzea eskatu beharko, itzultzea automatikoa eta kosturik gabea izango baita.
Kargatu ONLINE zure eskumuturrekoa modu erosoan eta saihestu ilarak!
Edozein zalantza edo gorabeheretarako, idatzi helbide honetara: [email protected]

Eskumuturrekoa aldatzea
NAHITAEZKOA DA KOBETAMENDIRA IGO AURRETIK
Barrutian EZ da eskumuturrekorik aldatuko, eta EZINGO da autobusetara eskumuturrekorik gabe sartu.

Sarrerak eskumuturrekoengatik aldatzeko ordutegia:
SAN MAMES ESTADIOAN
Asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata (07/ 5-6-7-8): 10:00 – 02:00
10:00 – 02:00
BEC! (autobus-geltokiko moduluan)
Asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata (07/ 5-6-7-8):
10:00 – 02:00
🚨 Eskumutur gabe ezin izango duzu sartu. Eskumuturrekoak pertsonalki jarriko dira zure sarrera ematean. Ezin da beste inoren eskumuturrekorik jaso. Uneoro jantzita eraman behar dira. 🚨

Kobetamendira iristea
Erreserba autobusak
Zerbitzu hau Felipe Serrate kaletik aterako da, San Mames ondoan, jaialdiaren egun bakoitzean, 16:00etatik 23:00etara. 3,5 euroren truke, igo Kobetamendira eroso eta ilararik itxaron gabe.

Doako autobusak
Doako autobus zerbitzua, bai igo eta baita jaisteko ere, asteazkenean, hilak 5, 12:00etan hasi eta iganderarte 15:00etan. Irteerak Basurtuko kaputxinoetatik, BAMI (Ogasuna-ETB) eraikinaren atzealdean eta BEC!-etik (Barakaldo) Ansioko metroaren geltokiaren ondoan.
Kobetamendi Irteera
Aurten ibilbide bat diseinatu dugu, txikienengandik zaharrenengana erraz egin daitekeena, paraje paregabeaz gozatuz. Altuera irabazi ahala hobetzen diren Bilboko ikuspegi zoragarriekin, zuzeneko musikarekin eta bide osoan aurkituko dituzuen ezustekoekin.


Ordutegiak eta esparruaren mapa
Ateak irekitzea eta ixtea:
Ostegun, ostiral eta larunbatean: 17:00 – 07:00
Conciertos y escenarios:

Esparruaren mapa:
Mapa honekin ez duzu arazorik izango jaialdian mugitu eta barrak, komunak edo agertokiak aurkitzeko.


Kanpatze Gunea
07/05tik, asteazkena, 12:00etan 07/09arte, igandea 15:00etan
*Ordutegiak aldaketak jasan ditzakete
Nola iritsi kanpinera:
Doako autobusak egondo dira kanpina eta hiria konektatzen dutenak. San Mameseko Kaputxinoen kaletik, zein Bec!-etik (Barakaldo) irtengo dirra, asteazkenean hilak 5, 12:00etatik hasi eta uztailaren 9 arte, igandea, 15:00etan.
Kontuan izan! Uztailaren 6, 7 eta 8an 16:00etatik aurrera, San Mames edo Bec! zuzenean kanpinarekin lotzen dituen autobusa Beyenan amaituko da. Beyenan jaitsitakoan, 20 bat minutu ibili beharko duzu oinez, eta handik beste autobus bat hartu kanpineraino.

Gogoratu! Glamping denda bat erreserbatu baduzu, okupatzaile guztiek kanpatzeko sarrera ere erosi beharko dute.

Gastronomia
Jaialdiaren esparrua handitzen dugu lehen aldiz eta espazio gastronomikoa zabaltzeko egiten dugu. Honek erakusten du organizazioak esperientzia honi ematen dion garrantzia. Edizio bakoitzean hobetzea dugu helburu, kalitatezko produktuekin, 0km eta gustu eta intolerantzia guztietarako karta anitza.

Bereziak
Doako kontzertuak hirian
Bilbao BBK Live jaialdiari hasiera emango dion egitaraua uztailaren 6,7 eta 8ko eguerdietan hiriko erdiguneko lau gunetara musika gehiago eramango duena. BBK aretoan, San Miguel Arenal, Cinzano Jardines de Albia eta Vueling Torres Isokazi izango dira agertokiak.

Ez beti da Ez


Adinbabeak
Gogoan izan adingabe batekin bazatoz, web-orrian dagoen formularioa betetzeaz gain, beharrezkoa dela adingabeen baimena inprimatuta eta beteta ekartzea eta eskumuturrekoa jasotzerakoan aurkeztea.

Mugikortasun urria
Zerbitzu berezia dugu mugikortasun urriko pertsonentzat. Zerbitzu hau erabiltzeko, honako formulario hau bete behar duzu.
Bilbao BBK Live jaialdian dena presthamazazpigarren ediziorako
Dena prest dago jaialdian 100.000 lagun baino gehiago hartzeko, larunbateko sarrerak bukaturik eta azken bonuak baino geratzen ez direla
Arctic Monkeys, Florence + The Machine, Pavement, Phoenix, The Chemical Brothers, Love of Lesbian eta 100 artista baino gehiago arituko dira Kobetamendiko 7 agertokietan, uztailaren 6tik 9ra arte, ostegunetik igandera
Bilboko eguneko programazioa, hau da, Bereziak, bihar hasiko da, Queralt Lahoz artistak BBK salan egingo duen kontzertuarekin, eta eguerdiro izango da emanaldi bat, larunbatera arte.

Bilbao BBK Live jaialdia hastear da, eta ateak zabaltzeko 24 ordu baino falta ez diren honetan,
Kobetamendi eta Bilbo hiria prest daude jada edizio honetan espero diren 100.000 lagunak eta
gehiago hartzeko. Orain bai, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioa abiatzera doa:
1. Agertoki nagusia goratzen eta behin betiko forma hartzen ari da, antolatzaileak gogor ari
dira lanean, jo ta ke, goren mailako esperientzia bisualak eta soinuzkoak sortzeko. Jendearen
irrika gero eta handiagoa da bihartik aurrera Kobetamendin antolatu den guztiaren
xehetasunen berri dugun heinean; izan ere, musikaren taupadekin Kobetamendi bizi-bizi
egongo baita eta, urtero lez, une ahaztezinak biziaraziko dizkie bertaratzen diren guztiei.

2. Kobetamendira iristeko lehen urratsa: sarreren ordez eskumuturrekoak hartzea. Jaialdi-
giroa sumatzen da jada Bizkaiko hiriburuan, astelehenean jaialdiko eskumuturrekoak banatzen hasi zirenez geroztik; BBK salan egin daiteke trukea eta, gaurtik aurrera, San Mamesen eta BEC! aretoan ere jaso daiteke eskumuturrekoa sarreraren truke, 10:00etatik goizaldeko 02:00ak arte. Eskumuturrekoek cashless sistema izango dute prest, eta jendeak eskumuturrarekin keinu txiki bat eginez ordaindu ahal izango ditu jaialdiko erosketak (merchandisinga, janaria eta edaria), txertatuta duen teknologiari esker; gainera, ordainketa- sistema segurua da. Eskumuturrekoak online kargatu daitezke jada jaialdiaren webgunean edo, bestela, jaialdian egongo diren kargatzeko puntuetan. Gastatzen ez den zenbatekoa oso- osorik eta automatikoki itzuliko da, inolako kosturik gabe, uztailaren 11tik, asteartetik aurrera, jaialdiaren webgunean adierazitako atariaren bitartez.

3. Arraiz mendiko kanpinera iristen hasi dira lehen ikus-entzuleak; lasaitasuneko eta atseden
hartzeko oasi berdea, jaialdiko aztoramenduaren atariko. Kanpinean daudenek ikuspegi
ikusgarriak eta giro lasaia izango dituzte egun bateko eta besteko kontzertuen artean.

4. Bilbotik Kobetamendira iristeko modurik erosoena autobusa da, eta San Mamesetik
jaialdiaren esparrura doazen autobusetan tokia gorde daiteke jada, 3,5 euroan. Horretaz gain,
autobusen anezka-zerbitzua ere eskaintzen dugu, doan, esparrura joan eta handik
itzultzeko, gaur 12:00etan hasi eta igandeko (uztailak 9) 15:00ak arte, etenik gabe;
abiapuntuak San Mames eta Barakaldoko BEC! aretoa izango dira, Ansioko metro-geltokitik
hurbil. Autobus horiek martxan daude jada, kanpinlariak eramateko. Gainera, jaialdira
iristeko modurik jasangarriena eta dibertigarriena Kobetamendi-irteera da, hau da, aurten
antolatu dugun oinezko ibilbidea, San Mamesetik Kobetamendira dauden 2,5 kilometroak 30
minutuan egiteko aukera, zuzeneko musika eta animazioa lagun.

5. Bilboko erdialdean ere bada eskaintzarik, goizetik hasita musika hiriko agertokietara
eramango baitugu Bereziak ekimenari esker. Bihartik aurrera, 13:00etan hasiko da jaialdia,
Queralt Lahoz artistak BBK salan eskainiko duen doako kontzertuarekin; eta ostiraletik
larunbatera bitarte, beste lau agertokitan 15 talde eta artista esklusibo arituko dira, jaialdiaren
beraren karteletik kanpo: Saramalacara, Hidrogenesse edo Los Fresones Rebeldes, besteak
beste.

6. Aurten, Bilbao BBK Live jaialdiaren xedeetako bat izan da esperientzia irisgarriagoa eskaintzea
bertaratzen direnei eta, horretarako, egituren altuera murriztu da ikusgaitasuna hobetzeko
eta ikus-entzule guztiek kontzertuez bete-betean gozatzeko, naturan inoiz baino
murgilduago sentituta betiere.

7. Lehen aldiz, jaialdiaren esparrua handitu da. Eta eremu gastronomikoa zabaltzeko handitu
da; beraz, argi dago antolatzaileentzat arlo hori oso garrantzitsua dela, edizioz edizio
hobetzeko asmoz, kalitateko produktuak erabilita, 0km produktuak, eta gustu eta
intolerantzia guztiak aintzat hartzen dituen askotariko karta eskainita.7.

8. Artea Kobetamendira iritsi da, otso moduan, jaialdiaren ikono den aldetik; Bordalo II artista
portugesak sortutako artelan urbano hori ezinbestean ikusi beharreko proposamenetako bat
da jaialdian, ingurumen-arloko kontzientziazioaren adierazpen unibertsal gisa.
9. Musika-programazioaz gain, Bilbao BBK Live Experience! ekimenak abantailak eskaintzen
dizkie jaialdira etortzen diren guztiei hiriko hainbat saltoki eta museotan. Abantaila horiek
baliatzeko, jaialdiko eskumuturrekoa jantzita erakutsi beharko da atxikitako gune horietan.
Bilbao BBK Live jaialdiak bat egiten du, horrela, tokiko merkataritzarekin, jaialdiko egonaldian
baliatzeko aukera ugari eta giro aparta dituen hiri bat eraikitzen dutenei lagunduz.

10. Sarrerak agortu dira, jada, larunbateko kontzertuetarako, baina jaialdi osorako azken
bonuak geratzen dira oraindik. Jaialdiak komunikabideetan pizten duen interesa inoiz baino
nabariagoa da aurten: 400 kazetari baino gehiago akreditatu dira, eta Australiatik, Estatu
Batuetatik eta beste 20 herrialdetatik baino gehiagotatik etorri dira Bizkaiko hiriburuan hiru
egun hauetan gertatzen denaren berri emateko.
Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko
Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.
BILBAO BBK LIVE JAIALDIAREN HAMAZAZPIGARREN EDIZIOAN 100 ARTISTA BAINO GEHIAGO BILDUKO DIRA KOBETAMENDIN ETA BILBON
Florence + the Machine, Arctic Monkeys, Phoenix, Pavement, M83, The Chemical Brothers, Róisín Murphy, Duki, IDLES, Love of Lesbian, Arca, Fever Ray, The Blaze eta 100dik gora artista arituko dira zuzenean, beste urte batez Bilbo nazioarteko kulturaren erdigunean jarriko duen jaialdian
Jaialdiaren jarduera paraleloekin jarraitzeko, uztailaren 6tik 8ra bitarte Bereziak izango da, doan eta guztiontzako moduko artistekin: Los Fresones Rebeldes, Queralt Lahoz, 31FAM eta Ángel Stanich, besteak beste, igoko dira hiriaren erdialdean kokatuko diren 4 agertokietara
Etxeko artistei dagokienez, Amaia, Ben Yart, Bengo, Eneritz Furyak, HOFE x 4:40, Merina Gris, Txopet eta beste asko izango ditugu
Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko Informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean
Jaialdiaren “talde berdea” lanean ari da urte osoan zehar ingurumenaren gaineko eragina murrizteko eta arlo sozialean, kulturalean eta ekonomikoan duen eragin positiboa biderkatzeko
Duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ kanpaina bultzatuz
Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendin izango da, aurten ere, uztailaren 6an, 7an eta 8an, eta hamazazpigarren edizioa izango den honetan 100 artista baino gehiago bilduko dira Bilboko mendian eta hirian. Maila handiko artistak bilduko dira jaialdian: Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix edo Pavement; esperientzia hau huts egin ezinezko hitzordua izango da, aurten ere, Bilbo erdi-erdian dagoen natura-ingurune paregabean. Prentsaurrekoa izan da gaur Bilboko Lasai gunean, eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Otxandianok, eta Last Tour enpresako CEOak, Alfonso Santiagok, edizio honetarako artista-zerrenda osoa eta berrikuntzak aurkeztu dituzte.
Bilbao BBK Live nazioarteko ekitalditzat har dezakegu jada, eta esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen ditu hiru egunetan: musika ona, askotariko publikoa eta dibertsioa naturagune paregabe batean; hori guztia munduko gastronomia onenarekin onduta.

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN
Hamazazpigarren edizioa ostegunean, uztailak 6, hasiko da; egun horretan, Florence + The Machine talde britainiarra Euskal Herrira itzuliko da, eta ezinbesteko artista gehiago ere arituko dira, hala nola The Chemical Brothers, Fever Ray, M83, Arca edo Villano Antillano. Lehen egunean, Desire, Ry X, Dry Cleaning, Friolento, Art School Girlfriend eta eee gee ere ikusi eta entzun ahal izango ditugu.Estatuko musikariei dagokienez, Amaia, Delaporte, Colectivo Da Silva eta, Bartzelonatik zuzenean, Alex Serra & Totidub, Playback Maracas eta Faxu etorriko dira.Eta, beti bezala, jaialdian ohikoa den euskolabela: Txopet eta Bengo gipuzkoarra.
Ostiralean, uztailak 7, 90eko hamarkadan lider izan zen Pavement talde ikonikoa agertoki gainera itzuliko da berriro, eta 2023an Estatu osoko kontzertu bakarra izango da; Frantziatik etorrita, Phoenix taldeari esker denboran atzera egingo dugu bidaia, laurogeita hamarreko eta 2000ko hamarkadako indie arrakasta handien bitartez. Róisín Murphy polifazetikoa eta britainiar technoaren buru den Daniel Avery live bertsioan ere izango ditugu ostiraleko line-upean, lehendik iragarritako The Blaze, Jamie xx eta Dukirekin batera. Nanpa Básico, Bilbao, The Murder Capital eta Tinariwen taldeen txanda izango da jaialdiaren bigarren egunean.
Estatuko talentuari dagokionez, Morgan, La Élite, Baiucaren folklorea eta Cala Vento hurbilduko zaizkigu, Albany, La Plazuela, Dudi eta Maria Escarmientoren doinu urbanoekin batera. Getxotik Dadabe, baita Rüdiger ere.
Jaialdiaren azken txanpan Arctic Monkeys taldea izango da zerrendaburu, line-upean bilduzIdles, Röyksopp, Love of lesbian, 070 Shake, Perfume Genius edo Neo Pistea. Young Fathers, Miss Grit hegokorear-estatubatuar cyborg-a eta merkatuan single bakarra kaleratu duen The Last Dinner Party izango dira egun horretako nota diskordanteak. Larunbatean gitarrak izango dira protagonista jaialdian: La Paloma madrildarrak, Menta, Arde Bogotá edo Merina Gris. Panorama urbanoari dagokionez, Judelineren samurtasuna eta HOFE x 4:40 proiektuaren soinu-fusioa eta sekulako zuzenekoa eskaintzeaz gain, Rojuu eta Ben Yart artistek osatuko dute larunbateko programazio urbanoa. Irundik iritsiko zaizkigu Eneritz Furyaken post-folk doinuak. Jaialdiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla medio, The Lathums eta Toccororo taldeek ez dute joko, azkenean, jaialdian.

BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA
Basoa guneko kartel eklektiko baina trinkoa abangoardiatik elektroniko puristenera doa: ostegunean, Anz, Call Super, HAAi, Sama Yax eta Violet; ostiralean Ben Ufo, Sherelle, Job Jobse, Dinamarca eta Dalila; eta larunbatean Young Marco, Avalon Emerson, John Talabot, GAZZI eta Fernanda Arrau. Gaur egungo elektronikaren guruak finkatzeko eta indartzeko gunea izango da, aurtengoan ere, eskapismoaren tenplua; Europako dantza-pista bereziena izango den basoa.
LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA
Lasai gunearen premisa minutuko 100 beat-ak ez gainditzea izan zen, eta funtsezko agertoki bihurtu da lasaitzeko, eta tempo geldoen eta intentsitate bizien maisuei tokia egiteko. Lehen egunean, soinu abangoardistak gailenduko dira agertokian: DJ Der, Formica, Olivia, Phoebe eta Xamana Jones. Ostiralean, GAZZI izango da agertoki gainean, honako hauekin batera: 8kitoo, Malibu, Ouri, Senda Fatal eta Tenguerengue. Larunbatean, Dinamarca arduratuko da Lasai agertokia hosteatzeaz, honako hauen laguntzarekin: Fantasilandia, Ghazal, Kebra, Linnea eta Sukumons.

BILBAO BBK LIVE HIRIAN
Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendin sortu zen 2006. urtean, eta Europako proiektu kualitatibo nagusietako bat izatera iritsi da. 2011z geroztik, Bereziak ekimenaren bitartez hiriaren erdialdea aktibatzen da, jaialdiaren espiritua eta zuzeneko musikaren esperientzia herritarrengana eta hiriko bisitariengana hurbilduta. Sarrera libreko ekimena izaten jarraituko du, eta Bilbo erdialdeko 4 agertokitan banatuko da, Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua hirira hurbilduz, eta bertako publikoari proposamen artistiko interesgarriez gozatzeko aukera emanez, kasu gehienetan kontzertu esklusiboak izanik, jaialdiko karteletik at.
Ekaina osoan, Herrian ekitaldiak izan dira Lekeition eta Mungian, eta Hirian, berriz, Basurtu auzo bilbotarrean; jaialdiaren programazio paraleloa bukatzeko, uztailaren 6an, 7an eta 8an Bereziak izango da.
Bilbao BBK Live jaialdia hasiko den egunean, andaluziar jatorriko Queralt Lahoz artista katalanak abiaraziko du Bereziak programazioa. Hurrengo egunean, Bilboko kaleak musikaz beteko dira Los Fresones Rebeldes, Saramalacara, Derek V. Bulcke ezagunekin eta 31 Fam, Ciutat eta Hidrogenesse katalanekin. Larunbatean, uztailak 8, jaialdiaren paralelo egiten diren jarduerak bukatzeko, doinu latinoak izango dira nagusi: bi Latin Grammy sarietarako izendatuta dauden Bandalos Chinos argentinarrak, Centavrvs laukote mexikarra eta Quitapenas taldearen binilozko fusio tropikala. Ángel Stanich sailkaezina, Juicy Bae lurrikara urbanoa eta Laguna Goons Getxon bizi diren malagarrak izango dira nota diskordantea larunbateko eguneko programazioan.
Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen dizkizu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez. Jaialdira datozen pertsona guztiek jaialdiko eskumuturrekoa erakutsi eta abantailak baliatu ahal izango dituzten puntu guztiak biltzen dira ekimen honetan. Informazio guztia aurkituko duzu jaialdiaren webgunean.

ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK
Kontzertuen ordutegiak eta agertoki bakoitzean arituko diren artisten zerrendak jakinarazi dira jada. Eskumuturrekoak ohiko tokietan hartu ahal izango dira, BBK salan astelehen eta astearteetan 11etatik 20etara eta San Mamesen eta BECen asteazkenetik larunbatera 10etatik 02etara.
Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, bigarren urtez, autobus-zerbitzua antolatu dute aurten ere, aurrez erreserba eginda. Jaialdiaren egun bakoitzean, Felipe Serrate kaletik abiatuko da autobusa, San Mames ondoan, 16:00etatik 23:00etara arte, 10 minuturo. Bidaiaren prezioa 3,5€ izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu. Aldi berean, San Mames-Kaputxinoetatik eta BEC!-etik ere abiatuko dira jaialdira joateko autobusak; doako zerbitzua da hori.
Doako autobusek erabilgarri jarraituko dute, bai jaialdira joateko, bai handik itzultzeko. Ohi bezala, joanekoan busak BECetik irtengo dira! (Barakaldo) Ansioko metro-geltokiaren ondoan – bertan 3.500 aparkaleku jarriko dira – eta San Mames ingurutik – Basurtuko Kaputxinoen kalearen atzekaldean, BAMI (Ogasuna-ETB) eraikinaren atzekaldean. Autobusek etengabeko zerbitzua eskainiko dute uztailaren 5eko (asteazkena) 12:00etatik igandeko (hilak 9) 15:00etara, eta zerbitzu-maiztasun aldakorrak izango dituzte, eskariaren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiaren egun guztietan, 16:00etatik aurrera gutxi gorabehera, Beyenako fabrika zaharraren inguruan geldituko dira, eta bertatik ikusleek jaialdi esparrura dituzten 800 metro eskasak egin beharko dituzte.
Era berean, programatutako kontzertuak amaitu ondoren, lotura-zerbitzua erabili ahal izango da itzulerako bidaia egiteko. Beyena parean prestatutako geltokitik, bertaratzen direnek Basurtu-San Mameseraino edo BECeraino hurbiltzen dituzten ibilgailuei itxaron ahal izango diete hesitutako guneetan.
Baita ere, kanpinlariek busak izango dituzte kanpinera joateko uztailaren 5etik, asteazkena, aurrera, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar, bai kontzertu-esparrura bidean, bai kanpinera itzultzeko.
BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA
Bilbao BBK Live erreferente bat da jasangarritasunaren arloan, Erronka Garbia zigiluak ziurtatuz, eta, duela gutxi, jaialdiaren sustatzailea BCorp komunitatean sartu da. Komunitate horrek aintzatetsi egiten ditu gizarte- eta ingurumen-arloan estandar altuak betetzeagatik, gardentasunagatik eta enpresa-erantzukizunagatik ekonomia inklusibo, ekitatibo eta birsortzailerako mugimendu global baten buru diren enpresak.
Horrela, Bilbao BBK Live Jaialdiak edizio bakoitzean hobetuz, helburua da ingurumen-inpaktua murriztea eta eragin positiboa biderkatzea arlo sozialean, kulturalean eta ekonomikoan. Bilbao BBK Liven garapen iraunkorraz hitz egiten da, iraunkorra izatea ez baita berez helburu bat, baizik eta etengabeko lan bat, ezberdintasuna markatzeko eta munduan benetako aldaketa bat lortzeko jaialdia osatzen duten pertsonen bitartez (partnerrak, publikoa, bezeroak, artistak, hornitzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak, gizarte zibila, erakunde akademikoak, sektore pribatua, eta abar). Ildo horretan, honako neurri hauek jarri ditu abian, berrikuntza, sormena, horizontaltasuna, baterako sorkuntza, inklusioa eta parekidetasuna oinarri hartuta.
GIZARTE- ETA INGURUMEN-ERALDAKETAREKIN KONPROMETITUTAKO JAIALDIA
- 2030 Agendarekin eta 17 GIHekin lerrokatzea
- Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria zigilua mantentzea
- Jaialdiaren sustatzailea, Last Tour, BCorp da 2023ko martxotik
JAIALDI OSASUNGARRIA
- Mugikortasun iraunkorra sustatzea, Kobetamendira oinez igoz eta garraio publiko eta partekatuan oinarritutako logistikaren bidez.
- Sukaldaritza eskaintza osasungarria (begetarianoa, beganoa eta gluten gabea) eta Km0
JAIALDI EKINTZAILEA
- Neurri handiko instalazio artistikoa, Bordalo II nazioarteko aktibista eta artistak sortua, erabili eta botatzeko materialen bidezko ingurumenaren kontzientziazioaren aldeko manifestu unibertsal gisa
JAIALDI BERDEA
- Hondakinen kudeaketa hobetzea, edukiontziak jartzeko plan bat ezarrita
- eta hondakinen bereizketa selektiboa Bilboko Udalarekin koordinatuta
- Ur edangarri gehiago eskaintzea kimikarik gabeko sare batera konektatutako iturri eta zerbitzuetan.
- Komunak saneamendu-sarera konektatzeko egokitzapen-lanak, bainu kimikoak kentzeko
- Plastikoa murriztea produkziotik eta merchandisingetik
- Seinaleen eta elementu eszenografikoen % 90 baino gehiago berrerabiltzea
- Ontzi berrerabilgarriaren ezarpena sendotzea eta hobetzea
- Erosketa berdearen politika ezartzea
- Ikuspegi zirkularra: jaialdiaren perimetroaren % 25eko landare-forramendua, ondoren konpostajea egiteko, Balmasedako baso erreak berreskuratzeko, eta Errekaldeko El Fango) futbol-zelaiko 10.000 m2-ko soropil artifiziala berrerabiltzeko.
DIBULGAZIO-JAIALDIA
- Ingurumen-jasangarritasunaren arloko sentsibilizazioa, jaialdiko komunikazio-kanalen bidez
JAIALDI LAGUNTZAILEA
- Bizkaiko Elikagaien Bankuari elikagai-soberakinak ematea
- Enkarterriko Balmaseda mendiko 2021eko sutearen ondorioak arintzeko sarrera bakoitzeko 3€ dohaintzan ematea
JAIALDI INKLUSIBO ETA ANITZA
- Anitzak elkarteari laguntzea, LGTBIQ+ kolektibo osoaren berdintasunerako
- Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KoopSF34 erakundeekin lankidetza, biztanleria migratzailea sentsibilizatzeko eta laguntzeko
- Euskal Autonomia Erkidegoko Down Sindromea Fundazioari laguntza ematea bere prestakuntza-programen praktikak egiteko jaialdian.
JAIALDI SEGURUA ETA BERDINTASUNEZKOA
- EZ DA BETI DA EZ ‘kanpainarekin lerrokatzea, Bilboko Udalaren eraso sexisten aurkako kanpaina
- Maite-Jokoa programa, aisiatik eta sexu-hezkuntzatik harreman osasuntsuak sustatzen dituena.
ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIALDIA
2017az geroztik, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2023. urte honetako mezua ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ da eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.
Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.
Aurtengo edizioan, mezua indartzeko, Somos Peculiares proposamenetik batera, EZ da EZ kanpaina indartuko dugu hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren ikuspegitik begiratuta. Aisialdia eta sexu-hezkuntza abiapuntu hartuta, harreman osasungarriak sustatzeko jarduera izango da: Punto More berezi bat sortuko dugu.
Bilbao BBK Live eta BBK ingurumen-jasangarritasunaren alde elkartu dira eta bi ekimen berri jarri dituzte abian
San Mamesetik Kobetamendira mendi-irteera antolatu da, jaialdira joaten direnen artean mugikortasun jasangarria sustatzeko eta karbono-aztarna murrizteko
Bordalo II artista portugaldar ospetsuak, bere lanak zaborra eta hondakinak erabiliz sortzen dituenak, tamaina handiko otso bat irudikatuko du, ingurumen-kontzientziazioaren aldeko manifestu unibertsal gisa
BBK eta Bilbao BBK Live elkartu dira jaialdiaren edizio honetan iraunkortasun edo jasangarritasunaz kontzientziarazteko, bi ekimen berriren bidez: Kobetamendira mendi-irteera berria eta Bordalo II artista portugaldar ospetsuaren sorkuntza-lana.
Bi erakundeek ingurumen-jasangarritasuna sustatze aldera ekintzak bultzatzeko konpromisoa dutelako sortu da ekimena. Alde batetik, BBK-k ingurumenaren babesa eta gizarte-eredu jasangarriagoa bultzatzeko lan egiten du, horretarako natura babesteko eta ingurumen-sentsibilizaziorako proiektuak garatuz. Bestalde, Bilbao BBK Live erreferentea da jasangarritasunaren arloan, Erronka Garbia zigiluaren bidez aitortua, eta duela gutxi, jaialdiaren atzean dagoen enpresa sustatzailea BCorp komunitatean sartu da. Bertan, gizarte- eta ingurumen-jardunari, gardentasunari eta enpresa-erantzukizunari dagokienez estandar altuak betetzen dituzten eta ekonomia inklusibo, ekitatibo eta birsortzailerako mugimendu global baten buru diren enpresak aitortzen dira, mugimendu hori pertsona guztiei eta planetari mesede egiteko ekonomia globala eraldatzen ari delarik. Jaialdiak konpromiso sendoa du 2030 Agendarekin eta ingurumen-eragina murrizteko konponbideak bilatzearekin.
Ildo horretan, bi erakundeek bat egin dute bi proiektu kolektibo abian jartzeko: Kobetamendiko leku paregabea zaintzearen garrantzia gogoraraztea eta klima-aldaketaren aurka kontzientziarazi, sentsibilizatu eta jardutea.
Kobetamendira igoera
Kobetamendi Irteera, jaialdia 0 km-tik bizitzea. Ekimen honetan, bertaratzen direnek karbono-aztarna murrizten lagundu ahal izango dute, San Mamesetik jaialdiaren esparruraino dagoen 3 km-ko distantzia oinez eginez. Bai gaztetxoenek eta bai zaharrenek guztiek bideaz gozatu ahal izateko dago ibilbidea diseinatuta. Paraje paregabeaz, gora egin ahala hobetzen diren Bilboren bista edo ikuspegi zoragarriez, zuzeneko musikaz eta bide osoan zehar topatuko dituzten hainbat sorpresaz gozatu ahal izango dute parte-hartzaileek.
Bordalo II
Kutsatzeko arriskua eta ingurumena zaintzeko beharrizana dagoela gogoraraziko die tamaina handi-handiko otso batek bertaratutakoei. Portugalgo Arturo Bordalo aktibista eta aktibatzaile sozial ospetsuak, Bordalo II gisa ezagutuak,Kobetamendiko otsoa gehituko dio BIG TRASH ANIMALS bilduma artistikoari. Bertoko animaliak eta galtzeko arriskuan daudenak ere irudikatzen dituzten artelanak dira, material birziklatuak, topatutako eta berrerabilitako hondakinak eta objektuak erabiliz sortuak. Lan horien helburu nagusia munduko arazoetako batez ohartaraztea da: hondakinen ondoriozko kutsaduraz eta ingurumenean duten eragin negatiboaz, alegia. Horrela, jaialdiaren ikono den otso hau kontzientziazioaren aldeko manifestu edo adierazpen unibertsal bihurtzen da, artistak, jaialdiak eta BBK-k partekatzen duten helburua. Artistaren hitzetan, “lankidetza horrek zentzua du, jaialdiak ideiak trukatzeko, mezuak partekatzeko eta zure lana erakusteko plataforma handia direlako. Mezu ekologiko batekin artea ekartzea, hau da, hau guztia publikoari komunikatzeko modu bat da”. Bere lana Paris, San Frantzisko, Turin edo Sao Paulon ikus daiteke, baita Estonia, Tahiti edo bere jaioterria den Portugalen ere.
Aurkezpenean, Nora Sarasolak, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak,adierazi duenez, “BBK-k kulturaren sektorean berrikuntzaren eta garapenaren alde egiten duen apustua garapen jasangarriko plan baten eskutik baino ezin da joan, eta bertan parte-hartzaile guztiak ekitaldiaren fase bakoitzean inplikatzen jarraitu nahi dugu”. Bestalde, Paloma Ortek, jaialdiaren sustatzaile den Last Tour enpresako jasangarritasun-arduradunak,azpimarratu du “gaur aurkeztu diren Bordalo II eta Kobetamendira Irteera ekimenek ingurumen-orientazio argia dutela, eta bat datozela mugikortasun jasangarriaz sentsibilizatzeko eta hori sustatzeko helburuekin, betiere pertsonen, gure lurraldearen eta duela 16 urtetik Kobetamendi jaialdia hartzen duen ingurunearen onerako”.
Última parada antes de Bilbao BBK Live: Hirian este sábado en Basurto
Hirian es la tercera parada de la programación paralela del festival que llega a Bilbao tras el éxito de Herrian en las localidades de Lekeitio y Mungia
Nena Daconte, Los Chikos del Maíz, Depresión Sonora, Chucho, SIMONA, Nerve Agent, Mirua y muchos más actuarán en el emblemático barrio bilbaíno este sábado 17 de junio

Hirian vuelve a Bilbao en su quinta edición este sábado 17 de junio con 10 horas de música desde las 13h hasta 23:00h, con más de 20 artistas que convertirá por un día las calles y plazas del barrio de la capital vizcaína en una auténtica fiesta diurna con una programación musical de vanguardia, ecléctica y abierta a todos los gustos.


ESCENARIO BAT – La Perrera
El escenario BAT se encuentra en La Perrera y presenta una alineación musical diversa y emocionante que inauguran los bilbaínos AIRU y sus melodías cautivadoras. Les seguirá el particular folk caribeño de Gabriel Ríos. Los Chikos del Maíz se adueñarán del escenario con su punk rap polémico, provocando una mezcla explosiva de crítica social y letras contundentes, y tras ellos el ambiente se tornará introspectivo de la mano de Depresión Sonora y su inconfundible sad-post-punk. Para cerrar este escenario con broche de oro, la mítica Nena Daconte, autora de éxitos inolvidables como “Tenía Tanto Que Darte“, nos cautivará con su pop fresco y enérgico, dejándonos con un sabor de boca lleno de alegría y optimismo.
ESCENARIO BI – Plaza Sabino Arana
El escenario BI, situado en la Plaza Sabino Arana, será una radiografía de las distintas bandas de la península. Abriendo la programación tendremos las rimas íntimas y emocionales de Laura Sam y Juan Escribano. Para continuar, el pop rock de la nueva banda de Fernando Alfaro Chucho, quehará resonar las calles de Basurto, seguido del punk-pop ácido y las letras irónicas de Aiko El Grupo, para acabar con sonidos underground y alternativos que correrán a cargo de los electrónicos Nerve Agent.
ESCENARIO HIRU – Dr. Díaz Emparanza
Raimundo el Canastero y su inconfundible flamenco harán de Hirian ese lugar donde todos los gustos confieren. Tras él pasarán por el escenario las propuestas emergentes más potentes y actuales, como los guipuzcoanos MIRUA, que animarán las calles con su indie-pop experimental íntegramente en euskera, la argentina con ritmos pop venenosos SIMONA, los sonidos afro-latinos de Ben Santana, los neo-corridos de Vatocholo o la energía incombustible de la donostiarra Brava.
BASOA IN THE CITY – Calle Estación Basurto
La representación electrónica la encontraremos en el escenario BASOA IN THE CITY, ubicado en la Calle Estación Basurto que ofrecerá a todos los bilbaínos la oportunidad de descubrir los mejores nuevos talentos de la electrónica en todas sus formas con djs como el componente de la insolente Chill Mafia en formato DJ set Kiliki Frexko, la multigénero Kaidara, y los bilbaínos Miravalles y Amaia Yaniz con sets inconfundiblemente underground y arriesgados.
Hirian es un evento de acceso libre de la mano de Fundación Industrias Creativas que cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Bilbao y Cervezas San Miguel. Todas las personas que se acerquen al evento podrán adquirir entradas para Bilbao BBK Live a un precio especial exclusivo únicamente durante el sábado 17 de junio en Basurto.
La siguiente y última parada de estas actividades paralelas del festival serán los próximos 6, 7 y 8 de julio en el centro de Bilbao con la programación de Bereziak.
HIRIAN
Basurto, Bilbao
17 junio 2023
BEREZIAK
Bilbao
6, 7, 8 julio 2023
Bilbao BBK Live
Kobetamendi, Bilbao
6, 7, 8 julio 2023
Bilbao BBK Live jaialdirako bidean aurrera, bigarren geldialdia: Herrian Mungia
Herrian Mungia ekimeneko programazioari esker, kaleak musikaz beteko dira, egunez eta doan, besteak beste, Lendakaris Muertos, Potato, Sex Museum, Los Niños Jesús (Jordi Évoleren taldea), Alai, Ana Curra edo Ben Yart taldeen kontzertuekin
Aurreko larunbatean 1.500 lagun baino gehiago bildu ziren Herrian Lekeitio ekimen arrakastatsuan eta, oraingoan, jaialdiaren soinuak kostaldetik mendialderantz abiatuko dira, Mungian izango baita ekainaren 10ean
Bilbao BBK Live jaialdiaren esperientzia eta espiritu berezia zabaltzen jarraitzen dugu, Herrian Mungia eta Herrian Lekeitio ekimenetako programazioaren bitartez; ekimen hori BBKren eta Fundación Industrias Creativas fundazioarenarteko elkarlanaren emaitza da, zuzeneko musika publiko guztiengana hurbiltzea xede duen proposamen irekia eginez, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin duten konpromiso sendoaren adierazgarri. “Ekimenaren helburua esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren nahiz kultur aberastasunaren katalizatzaile bihur dadin”, azaldu du Gorka Martínezek, BBKren zuzendari nagusiak, “emanaldi guztiak egunez izanik, eta doan.”

Herrian ekimenaren hurrengo edizioa larunbat honetan izango da, ekainaren 10ean, egunez, hau da, 13:00etatik 23:00etara bitarte, herrian sakabanatutako hiru agertokitan: Matxin Enparantzan, Foruen Plazako Kioskoan eta Uriguen Parkean.
14 artista arituko dira Herrian Mungia ekimenean, musikari berriak eta ibilbide luzeko artistak uztartuta, jaialdian biltzen diren genero eta estilo desberdinen isla. Beteranoen artean, Lendakaris Muertos punkiak, Sex Museum Malasañako rockeroak, Potato gasteiztarren reggae eta ska doinuak edo rock siniestroa egiten zuen Parálisis Permanente talde ikonikoko abeslari izandako Ana Curra. Baina proposamen berrien freskotasunak ere izango du tarterik, hala nola Los Niños Jesús Jordi Évole kazetariaren taldea, GOXUA’N’SALSA taldearen erritmo euskal kolonbiarrak, Los Saxos del Avernoren aldaka-mugimendu etengabea, Kyneren rap elektronikoa, Ezpalak talde gipuzkoarraren laurogeita hamarreko hamarkadako rocka, edo Alairen doinu folklorikoak. Eta ezin ahaztu artista urbanoak ere, hala nola Ben Yart, Hofe x 4:40, Bengo eta Ezezez.


Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezi esklusiboan erosteko aukera izango dute Herrian Mungia ekimenean Foruen Plazako En Bada! tabernan. Bestalde, Bizkaibusen zerbitzuak areagotu egingo dira egun horretan, ekitaldira joatea errazagoa izan dadin.
Ibilbide honetako hurrengo geldialdia ekainaren 17an izango da, larunbatarekin, Bilboko Basurtu auzoan izango baita Hirian.
HERRIAN
Mungia
2023ko ekainak 10
HIRIAN
Basurto, Bilbo
2023ko ekainak 17
BEREZIAK
Bilbo
2023ko uztailak 6, 7 eta 8
BILBAO BBK LIVE
Kobetamendi, Bilbo
2023ko uztailak 6, 7 eta 8
Bilbao BBK Live jaialdirako bidean lehenengo geldialdia: Herrian Lekeitio
Larunbat honetan, jaialdiaren paralelo egiten diren jarduerak izango dira bizkaitar herrian, Herrian Lekeitio, doan, musikarekin eta kulturarekin lotuta, 13:00etatik 23:00etara bitarte
Aviador Dro, Juantxo Skalari, Lorena Álvarez, NØGEN, Hofe x 4:40 eta Bengo artistak arituko dira kostaldeko herrian

Bilbao BBK Live Europako kultur proiektu garrantzitsuenetako bat da izatera iritsi da, eta Bizkaia osoko kultur proposamena urtetik urtera aberastea du xede. EIndustrias Creativas fundazioak eta BBKk bat egitearen ondorioz sortu da Herrian ekimenaren lehen edizio hau, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten aldetik, Bilbao BBK Live jaialdiak bezalaxe.
Herrian Lekeitio
Larunbat honetan, ekainaren 3an, jaialdiaren olatuak Lekeitioko itsasertzera iritsiko dira, talde ezagunak eta hasiberriak, soinu urbano eta eklektikoak ekarriz askotariko eta adin guztietako ikus-entzuleentzat, betiere sarrera doan izanik. Herrian Lekeitio ekimenean 3 agertoki kokatuko ditugu: Lekeitioko portuan (Txatxo Kaia), Heliportuan eta Basilikaren plazan.
Movidaren garaian sortutako Aviador Dro taldearen techno musikaz eta lotsagabekeriaz gozatzeko aukera izango dugu; Tapia eta Leturia trikitilariak, Lorena Álvarezen indie folka, Juantxo Skalari & La Rude Band taldearen ska eta reggae doinuak eta Montanaren rock alternatiboa Karmentoren foklorearekin, Doctor Explosión taldearen garage punkarekin, Los Hermanos Cuberoren musika tradizionalarekin edo Carlos Menéndez aktore katalanaren BOYE proiektuko rap estiloarekin batera. Herrian ekimenaren lehen edizioan euskaldunak ere arituko dira, hala nola pop folk doinuak euskaraz eta ingelesez kantatzen dituzten NØGEN donostiarrak, Bilboko Micky & The Buzz taldearen rockabillya, Airu eta Silitia proiektuak, eta Bengo eta Hofe x 4:40 artisten musika.


Bilbao BBK Liverako sarrerak prezio murriztuan
Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezi esklusiboan erosteko aukera izango dute.
Bilbao BBK Live jaialdiaren jarduera paraleloak sendotu egingo dira 2023 honetan, Herrian, Hirian edo Bereziak ekimenekin; izan ere, ekimen horien xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren nahiz kultur aberastasunaren katalizatzaile bihur dadin, herritarrei balioa eskainiz, sarrera doan izanik. Bilbao BBK Live jaialdirako bide honetan, hurrengo geldialdia ekainaren 10ean izango da, larunbatarekin: Herrian Mungia.
HERRIAN Lekeitio 2023ko ekainak 3 |
HERRIAN Mungia 2023ko ekainak 10 |
HIRIAN Basurto, Bilbo 2023ko ekainak 17 |
BEREZIAK Bilbo 2023ko uztailak 6, 7 eta 8 |