BILBAO BBK LIVE ESPERIENTZIA
Jaialdi paregabea ingurune ezin hobean
Europako erreferentziazko jaialdietako bat da Bilbao BBK Live, 12 agertoki hartzen dituen inguru natural pribilegiatu batean kokatua. Kobetamendiko naturguneaz gozatzeko esperientzia magikoa, publikoarentzat pentsatutako proposamen gastronomikoa, Bilbo bezalako hiri kosmopolita, eta, batez ere, musika-barietate estimulatzaile eta apurtzaileena.
KOBETAMENDI
Toki paregabea da eta zorionez, jaialdiaren esparrua. Parke naturala da, zelai zabalak dituen berdegunea, eta baita, Basoa gunea hartzen duen baso txiki bat. Bistak benetako luxua dira, Bilboko panoramika onena du!
BILBO
Bizitzaz beteriko hiri kosmopolita
JASANGARRITASUNA
Kontzientzia eta oxigenoa ereiten dugu
Klima-aldaketarekin dugun konpromisoa
Duela gutxi Balmasedako (Enkarterri) eta Bizkaiko biriketako suteek kaltetutako zonaldeko baso-berritzera 3€ bideratzen ditugu saldutako sarrera bakoitzetik.
Lehen ediziotik argi utzi dugu iraunkortasunaren eta naturguneen zaintzaren aldeko apustua.
Klima aldaketari eta gure lurraren ingurune naturala zaintzearen garrantziari buruzko arreta eta kontzientziazio mezua zabaldu nahi dugu. Kontzientzia ereiten ez ezik, oxigenoa ereiten ere lagundu nahi dugu.

LAST TOUR, BILBAO BBK LIVE ANTOLATZEN DUEN ENPRESA, B CORP DA
B Corp mugimendu globala da, eta Last Tour bezalako erakunde batek gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu; baita gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatu.
GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK
BILBAO BBK LIVE JAIALDIAN
GJH edo Garapen Jasangarrirako Helburuak 2015. urtean asmatu zituen Nazio Batuen Erakundeak, 2030. urterako pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko 17 helburu globalen bitartez. Goserik ez izatea, genero-desberdintasunaren aurka borrokatzea, edateko ura bermatzea edo klima-aldaketaren arazoa konpontzea dira, besteak beste, 2030 Agenda honen helburuak. GJHen arabera, mundua aldatzeko, denok egin behar dugu zerbait, bai gobernuek, bai sektore pribatuak, bai gizarte zibilak, baita norbanakoek ere. Helburu hauek jaialdiaren antolaketatik erabiltzen ditugun aliatuak dira, denon artean, mundu hobeago bat eraikitzen laguntzeko, non inor atzean geratuko ez den.
Gurea kultura-sektorearen berrikuntza eta garapenaren aldeko apustua garapen iraunkorreko plan batean gauzatzen da, non parte-hartzaile guztiak inplikatzen ditugun ekitaldiaren fase bakoitzean. azken edizioen eragin positiboa, betetzeko geratzen diren hainbat erronkaz jabetzen gara eta berrikuntza jasangarria dela aurrera egiteko bidea uste dugu.
BBK FUNDAZIOA, BILBOKO IRAUNKORTASUNAREN BAZKIDE ESTRATEGIKOA BBK LIVE












INGURUMEN-JASANGARRITASUNA LAST TOUR EKITALDIETAN
ERRONKA GARBIA EKITALDI JASANGARRIA (IHOBEren ZIURTAPENA)
Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiria da, eta ekitaldi batek ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzearren jaialdiaren diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituela ziurtatzen du.
Ekitaldi bat jasangarri izan dadin, ingurunean aldaketa negatiboak eragiteko aukera gehien dituzten ingurumen-alderdietan hobekuntzak txertatzeko hainbat neurri abiarazi behar dira. Horregatik, sei jarduketa-ardatz zehaztu dira, ekitaldiaren fase bakoitzean (muntatzea, jaialdia bera, desmuntatzea) sortzen diren ingurumen-eraginak minimizatzeko.