Jaialdiako zure gida praktikoa
Bilbao BBK Live 2024ko zure gida, jaialdiaz kezkarik gabe gozatzeko behar duzun informazio guztiarekin: cashless sistema, eskumuturrekoak jasotzea, Kobetamendirako busak, ordutegiak, esparruaren mapa, kanpatzeko gunea, armairuak, eta gehiago.
Prestatu zaitez jaialdi ahaztezin baterako!

Kargatu Cashless eskumuturrekoa
Jaialdian ordaintzeko modu bakarra izango da

Zure eskumuturrekoa diru-zorro elektroniko bat da, zure dirua gordetzeko txip batez osatua. Berarekin guztia ordaindu ahal izango duzu, jan-edanetik hasi eta merchandising-eraino.
Online kargatzen baduzu, ez duzu soberan duzun zenbatekoa itzultzea eskatu beharko, itzultzea automatikoa eta kosturik gabea izango baita.
Kargatu ONLINE zure eskumuturrekoa modu erosoan eta saihestu ilarak!
Edozein zalantza edo gorabehera izanez gero, idatzi helbide honetara: cashless@bilbaobbklive.com

Eskumuturrekoa aldatzea
NAHITAEZKOA DA KOBETAMENDIRA IGO AURRETIK
Barrutian EZ da eskumuturrekorik aldatuko, eta EZINGO da autobusetara eskumuturrekorik gabe sartu.

Sarrerak eskumuturrekoengatik aldatzeko ordutegia:
BBK ARETOA (Gran Vía López de Haro 19-21. Bilbo)
Astelehen eta astearteetan (07/8-9): 11:00 – 20:00
SAN MAMES ESTADIOAN
Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan (07/10-11-12-13):
10:00 – 02:00
BEC! Kanpoaldea (Ansioko metroaren atzean)
Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan (07/10-11-12-13):
10:00 – 02:00
🚨 Eskumutur gabe ezin izango duzu sartu. Eskumuturrekoak pertsonalki jarriko dira zure sarrera ematean. Ezin da beste inoren eskumuturrekorik jaso. Uneoro jantzita eraman behar dira. 🚨

BEC! aparkalekua
Autoz zatoz? Jaialdi osoan BEC!en prestatutako aparkaleku estalian aparkatu eta gure anezketan igo eroso.


Kobetamendira iriztea
Erreserba autobusak
Zerbitzu hau Felipe Serrate kaletik aterako da, San Mames ondoan, jaialdiaren egun bakoitzean, 16:00etatik 22:00etara. 3,5 €ren truke Kobetamendira eroso igo ahal izango zara, ilararik itxaron gabe.

Doako autobusak
Doako autobus zerbitzua, bai joateko bai esparrutik itzultzeko (erreserbarik gabe), asteazkenetik, hilak 10 ,12:00etan, igandera arte15:00etan egongo da eskuragarri. Basurtuko Kaputxinoetatik irtengo da, BAMI eraikinaren atzealdean (Ogasuna-ETB) eta BEC! (Barakaldo) Ansioko metroaren geltokiaren ondoan.
Kobetamendi Irteera
Egin bat KOBETAMENDI IRTEERA 2024rekin eta gozatu txarangarekin Bilbao BBK Liveraino, non sari harrigarriak irabazi ahal izango dituzun! Baliozkotu zure ibilbidea stand ofizialean eta utzi makillatzen jai-giroko look baterako. Izan zaitez edizio iraunkorrago baten parte. Eman izena orain!


Ordutegiak eta esparruaren mapa
Ateak irekitzea eta ixtea:
Osteguna: 17:00-6:30
Ostirala eta Larunbata: 17:00-07:00
Kontzertuak eta eszenatokiak

Esparruaren mapa:
Mapa honekin ez duzu arazorik izango jaialdian mugitu eta barrak, komunak edo agertokiak aurkitzeko.


Kanpatze Gunea
Eskuragarri 10/07, asteazkenetik, 12:00etatik 14:00etara arte.
*Ordutegiak aldaketak jasan ditzakete
Nola iritsi kanpinera:
Doako autobusak egondo dira kanpina eta hiria konektatzen dutenak. San Mameseko Kaputxinoen kaletik, zein Bec!-etik (Barakaldo) Autobusak egongo dira 24 orduetan, asteazkenean 12:00etan hasi eta uztailaren 14ra arte, igandea, 15:00etan.
Kontuan izan! Uztailaren 6, 7 eta 8an 16:00etatik aurrera, San Mames edo Bec! zuzenean kanpinarekin lotzen dituen autobusa Beyenan amaituko da. Beyenan jaitsitakoan, 20 bat minutu ibili beharko duzu oinez, eta handik beste autobus bat hartu kanpineraino.

Gogoratu! Glamping denda bat erreserbatu baduzu, okupatzaile guztiek kanpatzeko sarrera ere erosi beharko dute.
Akelarre, sorgin festa Arraiz mendian


Armairuak
Gorde aurten ere zure gauzak lasaitasun osoz!

Gorde zure gauzak eta kargatu zure mugikorra modu seguruan zuk jaialdian dena ematen duzun bitartean.

Gastronomia
Aurten aukera gastronomiko ugari eskaintzen ditugu. Gozatu hanburgesak, hot dog-ak, wrap-ak, ogitartekoak, patata frijituak, enpanadak eta gehiago. Gainera, beti egongo dira aukera begetarianoak, beganoak eta glutenik gabekoak.


Bereziak
Doako kontzertuak hirian
Aurten ere, musika guztia ez da Kobetamendiko garaietatik bakarrik entzungo. Bereziak Bilbao BBK Liveko espiritua hirira hurbiltzeko sarrera libreko ekitaldia da, eta jaialdiaren egun bakoitzean hiriko erdiguneko lau gunetara musika gehiago eramango du uztailaren 11, 12 eta 13ko eguerdietan. Eszenatokiak BBK aretaon, San Miguel Arenal, St. Petroni Jardines de Albia eta Vueling Torres Isokazi izango dira.


BALORE, zure jasangarritasun gunea jaialdian
Gune bat, puntu bat, Hazia, Iraunkorra, Segurua, Soziala eta helburuz betea, Bilbao BBK Livera joateko, ingurumen- eta gizarte-kausekiko dugun konpromisoaren erabakiari eta balioespenari buruz informatzeko. Gure BALORE gunean hainbat informazio gune aurkituko dituzu:
– Puntu MOREA, jazarpen eta indarkeria sexistako egoeren prebentzioari eta salaketari buruzko informazioa jasotzeko.
– ARCOIRIS puntua, Bilbao BBK Livek LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoaren berri emateko.
– Puntu BERDEA, jaialdiko ingurumen-neurriei buruzko informazioa jasotzeko.
– PUNTU SOZIALA, gure BCorp ziurtagiriari eta Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtagiria lortzeko egiten dugun lanari buruzko informazioa emateko.







Adingabeak
Gogoratu, webgunean inprimakia betetzeaz gain, adingabe batekin bazatoz, beharrezkoa dela adingabeen baimena betetzea eta inprimatuta ekartzea eskumuturrekoa jasotzean aurkezteko.

Mugikortasun urria
Zerbitzu bereziak ditugu mugikortasun urriko pertsonentzat. Zerbitzu hau erabiltzeko, formulario hau bete behar duzu.