Hirian ekimenak musikaz bete du Errekalde

Carlangas y Los Cubatas, Dillom, Alice Wonder, Putilatex, Doctor Explosión eta beste hainbatekin batera 18 artista aritu dira bilbotar auzoan

Hirian ekimenaren 2024ko edizioan kultura ospatzeko gune bihurtu da Errekalde auzoa. Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Industrias Creativas fundazioaren eskutik, jada tradizio bihurtu den Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimenak kultura eta aniztasuna ekarri ditu, aurtengoan ere, Bizkaiko hiriburura. Hirian ekimenari esker, auzoko kale eta plazak jai-giroan murgildu dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, adin eta gustu guztietarako modukoa.

Hurrengo hitzordua Herrian ekimena izango da, Sondikan, ekainaren 15ean. Egun horretan 14 kontzertu izango dira: Cala Vento, María Escarmiento, El Último Vecino eta beste talde ugari. Bestalde, Bilbao BBK Live jaialdia bera uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta eguneko sarrerak, bonuak eta kanpinerako txartelak salgai daude jada bilbaobbklive.com webgunean.

Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiaren batera sortu du Hirian proiektua, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita. Eskerrik asko, era berean, Bilboko Udalari, edizio hau egiteko ezinbestekoa izan baita bere laguntza.