070 Shake

08/07 Sat

19 urte baino ez zituelarik, Kanye West-ek berak begiz jo zuen Danielle, baita bere diskoetxerako fitxatu ere. Baina, zergatik? Agian bere ahots-erregistroen etengabeko aldaketengatik? Bere spoken word sofistikatuagatik akaso? Edo bere soul erreferentzia handiengatik? Gure ustez, artistaren Modus Vivendi estreinako LPan guk geuk ikusi genuen hori sumatu zuen Ye-k: hip hoparen etorkizuna. Eta Bilbao BBK Live 2023 edizio honetan zuek ere ikustea nahi dugu.