Albany

07/07 Fri

2015. urtean hasi zen Albany trap munduan bidea egiten; harrezkero, zaleak nahiz kritika aho bete hortz uzten ditu abestiz abesti. Biziki moldaerraza denez, musika-genero batetik bestera aldatzen da erraz-erraz bere argitalpenen bitartez. 2019an sad trap-aren erregina izendatu zuten Alcohol & Sullivans mixtapeari esker, baina aurten kaleratu duen XXX lehen albumean klub batean entzuteko ezin hobeak diren uptempo soinuak txertatzera ausartu da. Glitch, trap, hyperpop eta rage elkartu, eta Albanyren mundua zein cute den erakutsiko digute Kobetamendin.