Amaia

06/07 Thu

Araua berresten duen salbuespena da Amaia. Estatuko mainstream panorama elikatu duen telebistako saio batean parte hartu ondoren, musika popular edo ezaguna underground estilotik bereizten duen lerroaren alde batetik bestera ibili da iruindarra. Orain Santi Motorizadorekin produkzio-lanetan, eta gero Alizzz-ekin; orain Nataliaren Vas a Volverme Loca abestiaren bertsio bat eginez, eta gero Aitanarekin eta Rigoberta Bandinirekin kolaborazio bana eginez.