Arde Bogotá

08/07 Sat

Antonio, Dani, Jota eta Pepe dira Arde Bogotá taldeko kideak; Murtziako rock taldea osatzen dute, eta Estatu osoa konkistatu nahi dute belaunaldiarteko ereserki berrien bitartez. Lotsabako energia gaztez beteriko zuzenekoei esker, goi-mailako jaialdietan koska bat gora egin ahal izan dute, eta 40 kontzertuko biran behin baino gehiagotan lortu dute sold out egitea. Sin Vergüenza azken lana aurkeztu zigutenez, baliteke Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo ediziora album berria besapean dutela etortzea.