Ben Yart

07/07 Fri

Beñat Abarzuza da Ben Yart, hau da, Chill Mafia kolektiboaren 1/12a, baita Estatuko trap panoramako artista garrantzitsuenetako bat ere. Itzulinguruka ibili gabe, haurtzaroan eta gaztaroan bizi izan zen Iruñeko Mendillorri auzoko bizi-esperientziaz mintzo zaigu letretan. Egunerokotasuna, neurrigabekeria eta drogak dira abestietako gai nagusiak, eta horiexek ekarriko ditu udako jaialdi garrantzitsuenera, dinamikoa bezain harrigarria den zuzeneko batekin.