CA7RIEL & Paco Amoroso

Artista argentinarrek, CA7RIEL eta PACO AMOROSO-k, eszena urbanoan iraultza sortu dute trap, funk eta elektronika nahastearekin. NPR-ko Tiny Desk-en egindako emanaldia biral bihurtu zen eta nazioarteko ospea eman zien, euren energia itzela eta ikuslegoarekin konektatzeko duten gaitasuna erakutsiz. Aurten, Bilbao BBK Live-ra iritsiko dira Kobetamendira musika-esperientzia leherkor eta kutsakorra eramateko.