Cymande

Bakea eta maitasuna sinbolizatzen duen musika-irudikapen perfektua da Cymande. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran sortu zen taldea Londresen, Guyana ingelesetik eta Jamaikatik iritsitako kideekin, funk, soul, jazz eta calipso estiloen ikuspegi berezia ezagutarazteko asmoz. Zuzeneko kontzertuak egiteari utzi zioten arren, taldearen musika beti entzun izan da eta, orain, agertoki gainean ikusteko aukera eskainiko digute berriz Bilbao BBK Live jaialdian.