Dalila

07/07 Fri

2018 urtean, biniloak hautatzen hasi zen Dalila Sevillan, club-arekiko zaletasuna sortu zitzaion arte. Harrezkero, rave soinuaren barruko generoen nahasketa nabarmentzen da bere emankizunetan. Boiler Room bat dauka, mix-ak argitaratzen ditu irratietan –hala nola LIE Radio eta Radio Relativa–, eta, besteak beste, Cala Mijas jaialdian aritu izan da; horretaz guztiaz gain, abesti propioak ere editatu ditu, Tempestad edo Cieguita, kasu.