Derby’s Motoreta Burrito Kachimba

Rock-talde honen sustrai andaluziarrak ezkutatu ezinezkoak dira. Triana, Lole y Manuel eta Medina Azahara musikariak izanik erreferente, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldeak areto eta jaialdi guztiak lepo betetzea lortu zuen izen bereko lehen diskoarekin. 2021ean, Hilo Negro bigarren lana argitaratu zuten, dotorea eta psikodelikoa; bi hitzetan, flipatzeko modukoa. Bilbao BBK Live 2024 jaialdian, plaka tektonikoen talkari esker, Guadalquivirreko rocka Kobetamendiko mendi-hegaletan sortuko da.