Fever Ray

06/07 Thu

Pitch-shifting, vocoders eta ahots-distortsioan espezialista da Fever Ray. Bere pop elektronikoa hain da maltzurra eta hain ezberdinki eklektikoa, ezen zure belarriak atseginez aztoratzen baititu. 2018ko bira bertan behera utzi behar izan zuen antsietateagatik eta izu-atakeen ondorioz; oraingoan, The Knife talde suediarraren zatiketatik sortutako Karin Dreijer artista agertokietara itzuli da berriro, material berria aurkezteko. Ziur gaude Bilbao BBK Live jaialdiko kontzertua une berezi-berezia izango dela.