Floating Points

Musika-hezkuntza klasikoa, neurozientziarekiko zaletasuna eta dantza-pista dira Sam Shepherd-en musika-unibertsoko planeta nagusiak. Interes horiek agerian geratzen dira Elaenia eta Crush diskoetan, eta Pharoah Sanders handiarekin eta Londreseko orkestra sinfonikoarekin egindako kolaborazioan. Dena den, single berrietan club ukituak dira nagusi. Bilbao BBK Live jaialdian energiaz beteriko live set bat eskainiko digu.