Florence + The Machine

06/07 Thu

Florence Welch buru duen taldeak hamar urtetik gorako ibilbidea egina du musikaren munduan; oraingoan, Bilbao BBK Live 2023 jaialdira etorriko dira, Dance Fever azken diskoa aurkeztera. Britainiarrek rock-indiearen pertzepzioa irauli dute, besteak beste, The Dog days Are Over edo You’ve Got The Love abestiekin, eta orain buru-belarri murgildu dira sentsualtasuna eta energia bizia uztartzen dituzten rock soinuetan; beraz, ziur gaude zuzeneko emanaldian emozioak eta Florence + The Machine taldearen karisma izango direla nagusi.