IDLES

08/07 Sat

IDLES Kobetamendira etortzea ohitura polita bihurtzen ari da. Zure seme edo alaba nola hazten den ikustea bezalakoa da: Brutalism eta Joy as an Act of Resistance ikaragarriekin hasi, Ultra Mono lanarekin jarraitu, eta CRAWLER azken lanarekin bukatu. Jaialdietako moduko punk rock estiloaren definizio perfektua da IDLES, eta aurten ere sutan jarriko dute –modu metaforikoan, noski– Kobetamendi, Bilbao BBK Live jaialdiaren 2023ko edizioan.