Jamie XX

07/07 Fri

The xx taldeari dimentsio elektronikoa ematen dio Jamie xx artistak, batik bat, I see you bikainean sumatu daitekeenez. Baina bakarkako proiektuan bizitza eta kolorea eskaintzen ditu. In Colour ezaguna 2015. urteko lan onenen zerrendaburu izan zen eta, harrezkero, sorkuntza berri biziki dantzagarriak baino ez dizkigu ekarri, hala nola Kill DEM, LET’S DO IT AGAIN edo Idontknow. Ziur entzun ahal izango ditugula Bilbao BBK Live 2023 jaialdira ekarriko duen set-ean.