LA ÉLITE

07/07 Fri

LA ÉLITE gure Sleaford Mods dira. Lleidatik dator bikoa: Nil Roig (Yung Prado) eta David Burgués. 80ko hamarkadako punka, new wave, sintetizadoreak eta erritmo-kaxak dira proiektua definitzen duten ezaugarriak. Badakigu beren jarrerarekin Kobetamendi sutan jartzeko arriskua sor daitekeela, baina arrisku hori onartzeko prest gaude, Bilbao BBK 2023 honetan primeran pasa dezazuen lortu nahi baitugu, lagunekin dantzan.