Los Bitchos

Van Halenek eta Cocteau Twinsek Turkian kumerik izango balute, Los Bitchos izango litzateke haien izena. Hainbat jatorritako nesken talde bat dira, eta bakoitzak bere aletxoa jartzen du: txitxi perutarra, 70eko hamarkadako rock psikodelikoa, surf rocka eta cumbia argentinarra. Alex Kapranos-en babespean kaleratu zuten lehen diskoa, Let the Festivities Begin! 2022an, eta Bilbao BBK Live jaialdian egingo digute aurkezpena.