Massive Attack

Trip-hop estiloaren jatorria izen-sintagma bat da: Massive Attack. Bristoldarren karreran inflexio-puntua izan zen Mezzanine hirugarren diskoa, esperientzia musikalen nahasketan oinarrituta osatu baitzuten, hip-hop, dub, soul eta r&b, besteak beste, uztartuta. Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu talde mitiko honekin gozatzeko aukera.