Morgan

07/07 Fri

Paco López, Ekain Elorza eta David Schulthess hirukoak osatzen du Morgan madrildar taldea. Zuzeneko emanaldietan eskarmentu handia dute, Estatu osoan barrena egin baitituzte birak aretoetan, antzokietan, auditoriumetan eta, nola ez, jaialdietan. Agertoki gainetik transmititzen duten alaitasunari eta folk doinuei esker, Kobetamendiko belardietan poztasuna izango da nagusi Bilbao BBK Live 2023 jaialdian.