Mulatu Astatke

13/07 Sat

Hip hop amerikarraren zalea bazara, baliteke MCen erritmo eta errimen artean Mulatu Astatkeren diskografiaren laginak aurki ditzakezula. Etiopiar honek ez ditu bere sustraiak ahazten zuzeneko errepertorioan, afrocubop estiloa, alegia, eta akademian ikasitako soul eta funk musika ere ongi menderatzen dituela erakusten du. Zalantzarik gabe, Bilbao BBK Live-ren edizio honetako sorpresa handietako bat izango da.