Eguna:
Gunea:
Nathan Macay

Nathan Micay

13/07 Sat

Toronton jaio eta Kopenhagen bizi, nostalgiaren eta futurismoaren arteko bidean dagoen lerro mehe horretan mugitzen da beti DJ hau. Bere musika zientzia-fikzioaren eta suspense-filmetako soinu-banden eraginez beterik dago (HBO plataformako Industry seriearen soinu-banda konposatu du). Ekoizpenean maisu dela ikus daiteke bere azken albumean, “To the God Named Dream”, house, techno, electro eta trance ambiental estiloen arteko mugak ezin hobeki bateratu baititu, berriz ere.