Noname

Fatimah Nyeema du izena izenik gabeko raperoak. Gospela, soula eta liburuak nagusi ziren ingurunean hazia, poesia egiten hasi zen. 2016an musikaren mundura egin zuen jauzi, eta Telefone lehen mixtapea kaleratu zuen. Room 25 diskoarekin ospea iritsi zitzaion sormen handiko estilo libreagatik, etiketa oro baztertzen dituen spoken word estilora asko hurbilduta. Bilbao BBK Live jaialdian Sundial lana aurkeztuko du, eta ziur aho bete hortz geratuko zaretela.