Overmono

Overmono da musika anglo-saxoiaren itxaropen berria. Genero oro entzun daiteke taldearen set-etan: pop, techno, chillwave, R&B, grime, garage, jungle, breakbeat… hori guztia ahots eta testura hunkigarriekin uztartuta, guregan barru-barruraino iristeko. Britainia Handiko klub underground mundua aztoratzen hasi ziren eta, orain, Ed eta Tom Russell anaiek goranzko bidea hartu dutenez, laster Kobetamendiko gainera iritsiko dira, gure gozagarri.