Ralphie Choo

Pitchfork-en esanetan, “BULERÍAS DE UN CABALLO MALO” singlea Best New Track bat da, eta Rosalíak, berriz, artista honen SUPERNOVA lehen diskoaren fan dela adierazi du. Ralphie Choo-k teknika, egitura eta harmonia musikal hotzenak erabiltzen ditu konposizioan, hau da, autotunea, sampleak eta talkboxa, baina hala ere jendea emozionatzeko gai da. Eta, gainera, soul, jazz eta bossa nova estiloetako piano-doinuak eta r&b eta pop estiloetako gitarrak ere baliatzen ditu. Bere ausardiaz asko hitz egingo da aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian.