Röyksopp

08/07 Sat

Röyskopp taldeari esker, Norvegiako underground musika elektronikoa estadio handietara iritsi zen. Sekulako arrakasta izan zuten Melody AM estreinako diskoarekin, besteak beste, breakbeat, ambient, deep house, synth-pop eta askotariko testura musikalez beterik. 2022an lanari ekin zioten eta Profound Mysteries argitaratu zuten, bi zatitan; aurten, Bilbao BBK Live jaialdian aurkeztuko digute lan hori.