Senda Fatal

07/07 Fri

Senda Fatal izenaren atzean Rodrigo Suárez dago, Radio 3 irratian aritzen den musika-kazetaria. “Siglo 21” eta “Hoy Empieza Todo” irratsaioetan egin du lan. Musika elektronikoaren hautaketa bereziak egin, eta Materia Líquida edo TransMúsica Express irratsaioetan eskaini izan ditu. Bere saioetan groove partikular eta berezi bat lortzea du xede. Groove horren bitartez, artista entzulearekin konektatu ahal izateko. Ez galdu aukera eta ezagutu ezazu Lasai gunean!