Sherelle

07/07 Fri

Sherelle abiadura handiko artisten belaunaldi berri batekoa da, rave-ak, drum ‘n’ bass eta jungle-a maite dituzten artisten belaunaldikoa. Boiler Room-ean 2019an egin zuen set-a hain birala izan zen, ezen Radio BBC irratian musika-egoiliar izatea lortu baitzuen. Horretaz gain, bi diskoetxe zuzentzen ditu: Hooversound eta BEAUTIFUL; lehenaren kasuan, musika elektronikoaren mugak, batik bat, ustiatzen ditu eta, bigarrenaren kasuan, berriz, pertsona arrazializatuen eta LGBTQI+ kolektiboko kideen musika-komunitatea du ardatz.