Tenguerengue

07/07 Fri

Tenguerengue proiektuaren lehen urratsak Granadako Planta Baja aretoan izan ziren. Pixkanaka-pixkanaka, pertsonaia aldatu eta gaur egungo GAZZI bihurtu zen. Dena den, Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetarako bere hasierako alter ego-a berreskuratu nahi izan du Pablok, ambient musikari dion maitasuna guri transmititzeko; oraingoan, ukitu esperimentalagoa eta BPM gutxiko erritmoak eskainiko dizkigu, Lasai gunean ohikoa izaten denaren ildotik.