The Prodigy

2000. urtea baino lehen jaio den orok deskriba dezake taldearen logoa, badaki zein animalia agertzen den The Fat of the Land arrakastatsuan eta kanta dezake “Smack My Bitch Up” errepikakorra (jaioberri batek ere egin dezake azken hori). Taldea ezagutzen ez dutenentzat, jakin dezatela 90eko hamarkadako talde britainiar bat dela, garai hartako dance bortitzena eta breakbeat energikoena egiten zutela, eta Bilbao BBK Live 2024 jaialdian joko dutela.