Tinariwen

07/07 Fri

2011. urtean World Music kategorian Grammy sari bat irabazi zuen Aljeriako Tinariwen musika-talde tuaregak. 1979. urtean sortutako taldeak nazioarteko kritikarien arreta bereganatu zuen Amassakoul bigarren lanarekin. 2010. urtean Hegoafrikako Mundialaren hasierako kontzertuan emanaldia eskaini zuten, eta Red Hot Chili Peppers handien hasierako talde gonbidatu ere izan ziren. Ziur Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzuleak aho bete hortz geratuko direla rock-folk estiloko zuzenekoa ikusita.