Violet

06/07 Thu

DJ izateaz gain, Lisboako musika-panorama dinamizatzen duen eragile ere bada Violet. Rádio Quântica online irratiaren sortzaileetako bat da, eta Portugaleko hiriburuko txoko ezkutuetan eta bat-batean antolatzen duten rave queer batean, Mina-n, egoiliarra. Bere set-ei dagokienez, erritmo urratuak, perkusio alienigenak, acid house eta techno asmatu bat izaten dira nagusi. Alegia, Violet beste planeta batekoa dela esan dezakegu.