Xamana Jones

06/07 Thu

Xamana Jones Aka Jr Duffer ekoizle eta DJ 1995. urtean hasi zen musika elektronikoaren munduan lehen urratsak egiten. Romagnola Kostaldeko lokal onenetan jardun ostean, artistak house eta progressive soinuarekin finkatu zuen bere estiloa, eta generoan mekatzat hartzen diren hirietan barrena zabaldu, hala nola Londresen edo Ibizan. Orain Espainian bizi da, eta sonoritate ilunenak ekarriko ditu, aurten ere, LASAI gunera: besteak beste, deep new wave elektronika eta ukitu fresko eta garaikideagoa duen techno-a.