Home > Egonaldia antolatu > Kanpina
KANPINA
NATURA, IKUSPEGIAK ETA DIBERTSIOA
Prest al zaude naturaz inguratutako esperientzia magiko bat bizitzeko? Gure kanpina berdegune handi batean dago, Arraiz mendian, zuhaitzez inguratuta eta mendiei eta Bilboko hiriari begira. Mundu osoko pertsonak ezagutzeko, musika onenaz gozatzeko eta mila istorio ahaztezin sortzeko leku aproposa da. Itxura ona du, ezta?
Gainera, erosotasun guztiak ditu etxean bezala senti zaitezen. Eta onena, esparrutik 3 kilometrora bakarrik gaude, jaialdira eta hirira doazen doaineko autobusekin ondo konektatua.
Ez da harritzekoa hainbat sari jaso izana:

Iberian Festival Awards: Best Camping Site 2016 + 2017
Premio Fest: 3 urtez kanpatzeko gunerik onena (2015 + 2018 + 2022)
*Momentuz, kanpina aurresalmenta soilik dago eskuragarri
Uztailaren 10ean (asteazkena), 12:00etatik uztailaren 14an (igandea) 15:00ak arte.

KANPINEKO ARAUAK
– Kanpineko egonaldia eta gozamena jaialdira bertaratzen direnek bakarrik erabili ahal izango dute, eta bonoa edo eguneko sarrera beharko da kanpineko sarreraz gain bertara sartu ahal izateko.
– Kanpin-dendek 8 metro baino gutxiagoko neurria izan behar dute, egokituko ditugun kaleetan sartzeko moduak izan daitezen. Beraz, denda handiagoak ez dira onartuko, ezta aurreraldirik, jaimarik edota antzekorik ere.
– Kanpalekuan langileak egongo dira kaleak antolatzeko, denden banaketa antolatzeko, etab. Antolakuntzak sartzea ukatzeko eskubidea du eta hala beteko du Antolakuntzaren arauak errespetatzen ez dituen edonorekin edota kanpalekuan dagoen jendea gogaitarazten duen edonorekin, baita ere berarentzat edota beste norbaitentzat arriskutsua den zer edo zer egiten duen edonorekin, iskanbilagatik edota pozoituta dagoen edo dirudien edonorekin. Kasu hauetan pertsona bera izango da bere jarreraren erantzule, egindakoa zein ez egindakoaren erantzule, alegia.
– Aurrekoetan bezala, ezin izango da ibilgailuz kanpalekura sartu (roulotteak, karabanak, furgonetak, kotxeak, motorrak…). Ibilgailuak aparkalekuan utzi beharko dira eta jaialdiko esparrura igo jaialdiak doan eskaintzen dituen autobusetan.
– Kanpalekura igotzeko modu bakarra jaialdiak doan eskaintzen dituen autobusetan izango da.
– Guztiz debekatuta dago kanpalekuko esparrutik kanpo kanpatzea, horrek isun administratiboa baitakar.
– Esparru honetan janaria eta edaria sar daiteke (jaialdiko esparruan ez bezala), baina sua egitea debekatzen da, baita ere kanpin-gasak edo horrelakoak erabiltzea. Mesedez, zaborrontziak erabil itzazue.
Bilbao BBK Livek Green ‘n’ Clean ziurtagiria jaso zuen 2011n. Yourope (The European Festival Association) elkarteak eman zion, ingurumenarekiko duen eginbide eta erantzukizuna dela-eta. Gaur egun ere horretan dihardugu, jaialdiko gune naturalak et Arraiz mendikoak errespetatuz eta, beraz, elkarlanean egotea funtsezkoa da gure helburua berriz lor dezagun.

Home > Egonaldia antolatu > Kanpina
KANPINA
07/05tik, asteazkena, 12:00etan 07/09arte, igandea 15:00etan
Nola iritsi kanpinera
→ KONEXIOA KANPINA ⇆ HIRIA
Doako autobusak egongo dira kanpinera joateko, bai San Mameseko Kaputxinoen kaletik, baita Bec!-etik (Barakaldo)
Autobus zerbitzua uztailaren 5ean, asteazkena, 12:00etan hasiko da , eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan 24 orduz autobusak egongo dira, bai kanpinera igotzeko, bai hirira jaisteko ere.
Uztailaren 9an, igandea, 15:00ak arte, autobusak kanpinetik zuzenean jaitsiko dira San Mamesera eta Bec!-era.
Kontuan izan! Uztailaren 6, 7 eta 8an 16:00etatik aurrera, San Mames edo Bec! zuzenean kanpinarekin lotzen dituen autobusa Beyenan amaituko da. Beyenan jaitsitakoan, 20 bat minutu ibili beharko duzu oinez, eta handik beste autobus bat hartu kanpineraino.
Kontsultatu hemen Kobetamendira iristeko moduari buruzko informazio zehatzagoa.
→ KONEXIOA KANPINA ⇆ JAIALDIKO ESPARRUA
Esparruaren irekiera-ordutegian anezka-zerbitzu bat egongo da, jaialdiaren esparrua (hegoaldean) kanpinaren gunearekin lotuko duena.
Kanpineko zerbitzuak
– Aurreko edizioetan bezala, kanpinean VIP bainuak izango ditugu, ur beroko dutxekin eta komun ekipatuagoekin. Komun hauetarako sarrera bertan erosten da, eguneko ordainketa edo egonaldi osorako bonua erosteko aukerarekin.
– Armairu eta kargadore puntua egongo da gauzak utzi eta mugikorrak kargatzeko. Esteka honen bidez erreserbatu daitezke, edota han bertanb, beti ere erabilgarritasunaren arabera.
– Denda txiki bat egongo da, higienean behar-beharrezkoak diren produktuekin (xanpua, hortzetako eskuila, hortzetako pasta, eguzki-krema, aftersun, eltxoak uxatzeko produktuak, preserbatiboak, konpresak, tanpoiak).
– Tabernan, jaialdiko edariez gain, izotz-poltsak ere salduko dira.
– 3 foodtruckss egongo dira, bertan jan ahal izateko.

Esparruaren Mapa